Seigarren denboraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Game of Thrones': Burdinezko tronua, jabe bila

Seigarren denboraldiko lehen kapitulua goizaldean estreinatu da Amerikako Estatu Batuetan.
Imagen de archivo: EiTB
Imagen de archivo: EiTB

'Game of Thrones' telesail ospetsuaren seigarren denboraldi hemen da jadanik. Telesailaren milioika jarraitzailek espero zuten unea zen; izan ere, kultu produktua bihurtu da dagoeneko.

Seigarren denboraldiko lehen kapitulua goizaldean estreinatu da Amerikako Estatu Batuetan.

Starck, Lannister, Baratheon, Targaryan… zazpi erreinuetako etorkizuna zuzendu nahi duten 14 etxeek emozio handiak agindu dituzte seigarren denboraldian.

Danerys Targaryen, Tyron Lannister, Arya Starck edo, noski, John Nieve, protagonistak izango dira beste behin ere.

Bardea: Dothraki Itsasoa

Denboraldi honetan, Nafarroako Bardea Dothraki Itsasoa bihurtuko da, Esos kontinenteko lautada zabalean. Filmazioa iragan irailean egin zuten eta Valtierra asaldatu zuen. Hala ere, herritarrek ezin izan zituzten aktoreak gertutik ikusi.

Honenbestez ,'Game of Thrones'eko seigarren denboraldia hemen da. Burdinezko tronuak jabea bilatzen jarraitzen du.

jarraitzen du.

jarraitzen du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X