Europako jaialdiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zubibideak, kulturarekin lotutako festibalak Donostiara hurbilduz

Zubideak Wroclaw, Dublin, Lyon eta Ljubljanako kulturarekin lotutako festibalik garrantzitsuenak hurbilduko ditu Donostiara.
Thanks Jimi. Argazkia: DSS2016
Thanks Jimi. Argazkia: DSS2016

Donostiako eta inguruko zubi sinbolikoenetako batzuetan, herritarrek Europa osatzen duten kulturetako batzuk zuzenean ezagutu, sentitu eta bizi ahal izango dituzte. Hori lortzeko Wroclaw, Lyon, Dublin eta Ljubljana hirietako kultur festival garrantzitsuen lankidetza izango dugu.

Zurriolako eta Maria Cristina zubiak eta inguruak, eszenatoki handi izango dira maiatzaren 1ean, ekainaren 19an, eta uztailaren 3an eta 31n, literatura, dantza, musika eta antzerkigintzarekin lotutako hainbat adierazpen artistiko ikusgai izango dira.

Thanks Jimi (Wroclaw), maiatzaren 1ean

Thanks Jimi jaialdia urtero ospatzen da Wroclaw hirian eta Jimi Hendrix musikari ospetsuaren inguruan eratzen da. Urtero Guiness marka hausten saiatzen dira, ahalik eta pertsona gehien gitarra jotzeko bilduta. Donostiak, Wroclawi laguntza eskaniko dio oraingo honetan.

Bloomsday (Dublin), ekainaren 19an

Festibal honetan James Joyceren Ulises nobelaren protagonist den Leopold Bloom omentzeko ospatzen da. 1954tik ospatzen da literaturarekin lotutako ekitaldi hau eta aurten Donostiara ere helduko da, herritarrei Irlandako kulturara hurbiltzeio eta erreferentziako obra bat ezagutzeko aukera emanez. Kritikaren arabera, Ulises, XX. Mendean ingelesez idatzitako nobela onenen artean dago.

La Biennale de la danse (Lyon), uztailaren 3an

La Maison de la danse etxeak Lyonen, bi urtean behin, dantzarekin lotuta Europan egiten del ekitaldirik prestigiotsuena antolatzen du. Festibal heterodoxoak dantza-ikuskizunak eta jarduerak antolatu, sustatu eta programatzen ditu, bai dantza klasikoaren alorrean, bai, bereziki, dantza garaikidearen alorrean.

Ana Desetnic a (Ljubljana), uztailaren 31n

Europako arte eszenikoen jaialdi zaharrenetarikoa da, kaleko antzerkiaren espezializazioan. Esloveniatik, Frantziatik, Lituaniatik, Bulgariatik, Austriatik, Italiatik, Kroaziatik, Estatu Batuetatik eta Ukraniatik etorritako artiste askotariko antzezlanak eskainiko dituzte: karrika-dantzatik dantza bertikalera, txotxongiloen antzerkia, clowa eta eskala handiko kale-antzerkia ere landuz.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X