Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

30 pintura eta grabatu gehiago aurkitu dituzte Atxurrako kobazuloan

Aurkitu berri dituzten irudiak igarobide batean daude, "grafiti batzuen azpian". Hala ere, aurretik aurkitu zituztenekin antz handia dute.
Paleolitiko labar-pinturak, Berriatuan. Argazkia: EiTB
Paleolitiko labar-pinturak, Berriatuan. Argazkia: EiTB

Diego Garate arkeologoak jakinarazi duenez, 30 figura gehiago aurkitu dituzte Atxurrako kobazuloan (Bizkaia).

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, hasieran 70 labar-irudi inguru aurkitzea espero zuten, baina, orain, 100 figura baino gehiago egotea posible dela pentsatzen dute.

Aurrekoan aurkitu zituzten margolanak lurzorutik lau metroko altuerara zeuden, 300 metroko sakoneran. Hala ere, orain aurkitu dituztenak igarobide batean daude, “gaur egungoak diren grafiti batzuen azpian”. Alabaina, guztietan zaldiak eta bisonteak irudikatuta daude.

Halaber, ikerketa sakonagoa bukatzen dutenean beste mota batzuetako artelanak agertu daitezkeela esan du Diego Garate arkeologoak.

Atxurrako kobazuloa, Lekeitiotik (Bizkaia) hiru kilometrora dago, baina sarbidea itxi dute grabatuak zaintzeko asmoz.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X