716. urteurrena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko ‘Gau Zuria’ ekainaren 18an izango da

Musika, dantza, antzerki eta umorezko ikuskizunez gain, Shakespare idazlearen lanik aipagarrienak antzeztuko dituzte Bilbon. Ekitaldiak 20:30ean hasiko dira.
Bilboko gau zuria. Argazkia: Joseba Gomez
Bilboko gau zuria. Argazkia: Joseba Gomez

Bilbok datorren larunbatean, hilak 18, jasoko du aurtengo “Gau Zuria”. Ekitaldi horren helburua udaren etorrera eta hiriaren 716. urteurrena ospatzea izango da.

Bilbao 700 Fundazioak 23 jarduera ezberdin antolatu ditu. Musika, dantza, antzerki eta umorezko ikuskizunez gain, Shakespare idazlearen lanik aipagarrienak antzeztuko dituzte.

Ekitaldiak 20:30ean hasiko dira eta 02:00etara arte luzatuko dira.

Gainera, iluntzean Iberdrola dorrea bezalako eraikin adierazgarrienak argituko dituzte, eta, era berean, pertsonai mitologikoak edota animali erraldoiak Bilboko kaleetan barrena ibiliko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X