Film jaialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Dresden babesleku' Donostia 2016ren lana San Franciscon lehiatuko da

Europa Transit Kultura Hiriburutzako enbaxada ibiltariko kideek egin dute United Nations Association Film Festivalek aukeratu duen dokumentala.
Donostia 2016ko lantaldea Dresdenen, dokumentala grabatzen

“Dresden babesleku” Europa Transit Donostia 2016ren enbaxada ibiltariak Alemaniara heldutako errefuxiatuei buruz egindako lana aukeratu du United Nations Association Film Festival San Franciscoko (AEB) jaialdiak bertan parte hartzeko.

Xuban Intxaustik zuzenduta, “Dresden babesleku” lanak errefuxiatuen aferak Dresden Alemaniako hirian izandako eragina erakusten du, Donostia 2016k ohar batean azaldu duenez. Hain zuzen ere, hiri horretan Mendebaldea Islamizatzearen aurkako Abertzaleak taldeak manifestazioak deitu zituen, errefuxiatu gisa heldutako pertsonen aurka.

Dokumentala martxoan filmatu zuten, Dresdenen bertan, eta UNAFF jaialdiaren sail ofizialean lehiatuko da, irailaren 20 eta 30 artean.

Ingurumenari, arrazakeriari, emakumeari edo gerrari buruzko dokumentalen jaialdia 1998 egin zuten lehenengoz, Giza Eskubideen Aldarrikapenaren 50. urteurrena ospatzeko.

Europa Transit Donostia 2016ren hiru enbaxadetako bat da, eta urtarrilean ekin zion gatazken agertoki izan diren hamar hiritara (Ceuta, Belfast, Dresden, Wroclaw, Sarajevo, Pafos, Mosku,  Plovdic, Pristina eta Istanbul) eginiko bidaiari. Hiri horietako bakoitzean gatazka bakoitzari buruzko dokumental bat grabatu dute.

Albiste gehiago kultura

Gehiago kargatu