Irailak 9
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Japoniako 3 abesbatza eta Orfeoi Txikia kontzertuan ostiralean

Ostiral honetan, Donostiako Santa Maria basilikan, doako kontzertua izango da Orfeoi Txikia eta Japoniako 3 abesbatzen eskutik. Bi kantu abestuko dituzte elkarrekin, euskaraz eta japonieraz.
18:00 - 20:00
Euskal eta japoniar kultura trukea, kantuan eta etxean

Donostia 2016k antolatuta dago Donostiako Orfeoi Txikia eta hiru koru japoniarren artean eskainiko duten kontzertua. Hiru abesbatza japoniarrak Sanin Boys and Girls Chorus Little Phoenix, Miyagi Sanjo eta Clair dira. Koru bakoitzaren errepertorioaren bukaeran, donostiarrak eta japoniarrak batera arituko dira eta bi kantu abestuko dituzte batera, bata euskaraz eta bestea japonieraz.

EU-Japan Fest erakundearen lankidetzari esker antolatu da kontzertu hau. EU-Japas Fest irabazi-asmorik gabeko kultura trukea bultzatzen du Japoniaren eta Europako Kultur Hiriburu direnen artean. Japoniarrak Donostiako ospitalera ere joango dira bertan dauden haurrei kontzertu bat eskaintzera.

Japoniako delegazioak 50 inguru persona ditu guztira eta horietatik 30 gaztetxoak dira. Lau egun emango dituzte Donostian eta hiria ezagutzeko denbora izango dute.

Gonbidapenak non jaso

Donostia 2016ren egoitzan jaso daitezke gonbidapenak 8:00-20:00 bitartean agortu arte.

Kontzertua Elkarrizketak programaren barruan sartzen da, hau da,  inguruko kultura-agenteekin aliantzak ezartzeko eta Hiriburutzaren balioei lotutako proiektuak babesteko diseinatutako programazio-ildoaren barruan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X