'Corners' proiektua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europako artistak eta Amarako auzokideak elkarrekin lanean

Europako hainbat herrialdeetatik etorritako artistak Amara auzoko elkarte, kultur zentro, ikastetxe eta auzokideekin batera lan egingo dute irailaren 28ra arte.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Arte garaideko hamaika akzio, bertako eta kanpoko 30 artistekin

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Hazitegiak kaiaren barruan kokatu dago Corners of Europe nazioz haraindiko kultur plataforma. Corners proiektuan parte hartzen duten artistak Ipar Irlanda, Eslovenia, Kosovo, Kroazia, Ingalaterra, Suedia, Polonia, Serbia, Italia zein Euskal Herriko zenbait tokitatik iritsi dira. Stockholmen, Belfasten, Blythen, Ljubljanan, Zagreben eta Rikekanen aurkeztu dituzten proiektuak Donostiara egokitu behar dira, horretarako lanean ari dira, besteak beste, auzo-elkarteekin, Caritasekin, ikastetxeekin, Deustuko Unibertsitatearekin, Amaraunarekin, M-etxearekin edo Ernest Lluch kultur etxearekin. Danele Sarriugarte eta Harkaitz Cano agenteen laguntza dute horretarako.

Lanaren aurkezpenak irailaren 28tik urriaren 1era egingo dira, perfomanceen, instalazioen, erakusketen, gidatutako bisitaldien edo ikuskizunen bitartez.  Proiektuetako batzuk ikusgai daude, adibidez, Hide or Reveal izeneko argazkien eta testuen instalazioak bidaiaren gainera gogoeta eragiten du DBUSeko 26. lineako hiri-autobus bateko leihoaren bitartez, Put  Yourself in My Place erakusketa Ernest Lluch kultur etxean dago eta In Between erakusketa Euskotreneko Anoetako geltokian.

Corners of Europe programa 11 proiektuz osatuta dago eta ia 30 artistek hartu dute parte. Beatriz Churruca, Juan Aizpitarte, Borja Ruiz, Ixone Ormaetxe, Joseba Irazoki eta Asier Zabaleta dira deialdia ireki baten bitartez, hautatu ziren euskal artistak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X