Jaialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

200 jarduera Bilbon Aste Santuan, Basque Fest jaialdiaren eskutik

Apirilaren 12tik 16ra, kultura, aisialdia, gastronomia eta kirola uztartuko ditu, berrehun bat ekitalditan, Basque Fest Bilboko jaialdiak: herri kirolak, musika, dantza, antzerkia, azokak…
Kukaik "Gelajauziak" ikuskizuna eskainiko du
Gelajauziak Kukai

Basque Fest Aste Santuan, hilaren 12tik 16ra, Bilbok hartuko duen jaialdiaren orain arteko edizio “osoena eta handizaleena” aurkeztu dute gaur Bizkaiko hiriburuan bertan, bost jaiegun horietan Bizkaiko hiriburuan “euskal unibertsoaren kultura eta arte adierazpen desberdinak” aletzeko xedez.

Gastronomia, dantza, musika, herri kirolak, antzerkia, haurrentzako animazioa, tailerrak, azokak, kalejirak, DJak… Bilboko Udalak 200 jarduera inguru antolatu ditu, “gehienak doakoak”, bost ataletan banatuta: Gourmet, Musika, Kultura, Sport eta Market.

Aurkezpenean erakutsi dituzten berrikuntzen artean, Crazy Hospital dantza taldeak Guggenheimeko sarreran egingo duen ikuskizuna dago, baita Txalaparty musika elektronikoa eta txalaparta uztartzen dituen saioa eta Hondarribiko blues jaialdiari irekiko dioten leihoa (White Towels Blues Bandek kontzertua eskainiko du apirilaren 12an Azkuna Zentroan) ere.

Gainera, Gourmet Txokoa espazioak, Areatzan, hainbat eskualdetako jan-edanak eskainiko ditu: Aiaraldea, Arabako Errioxa, Bizkaiko kostaldea, Enkarterri, Gorbeia, Lea-Artibai, Urdaibai, Uribe, Goierri, Tolosaldea, Urola Kosta eta Euskal Kostaldeko Geoparkea.

“Gernika” ikuskizuna, hilaren 14an

Halaber, Basque Festek “Gernika” jaialdirako berariaz sortutako ikuskizuna ere eskainiko du, Oreka TX taldearen, Eñaut Elorrietaren, Gorka Hermosaren eta Jesus Prieto ‘Piti’ musikariaren eskutik. Foru hiribildua bonbardatu zuteneko 80. urteurrena gogoratzeko emanaldia Plaza Barrian ikusi ahal izango da, ostiralean, hilaren 14an, 21:00etatik aurrera.

Gainera, musikari dagokionez, Urko, El Capitán Elefante, Ankenai, Sex Museum, The Limboos, Highlights eta Grande Days talde eta musikarien doinuak ere entzungo dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X