Hizkuntza gutxiagotuak hizpide, Euskaltzaindiaren mendeurreneko biltzarrean
Hogeita bat hizlarik hizkuntza gutxiagotuak hartuko dituzte hizpide Euskaltzaindiak 2019ko urtarrilaren 17 eta 18rako Iruñean antolatu duen nazioarteko biltzarrean. Baionako saioaren eta Arantzazuko nazioarteko biltzarraren ostean, mendeurrenaren baitan Euskaltzaindiak antolatzen duen hirugarren jardunaldi akademikoa izango da Baluartekoa.
Nazioarteko adituen artean, besteak beste, ondokoek hartuko dute parte: Alain Viaut (Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitateko irakaslea), Jeroen Darquennes (University of Namur, Belgika), Cor van der Meer (Frisieraren Akademia), Elena Chiocchetti (Institute for Applied Linguistics), Jean-Guy Talamoni (Korsikako Parlamentuko presidentea), Henrique Monteagudo (Galizieraren Errege Akademia), Joan Argenter (Institut d’Estudis Catalans) eta Sixto Molina (Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Kartaren idazkari eragilea).
Andres Urrutia euskaltzainburuak azaldu duenez, “Akademiak hasieratik izan ditu bi sail, Iker eta Jagon, euskararen normatibizazioa eta normalizazioa. Bigarrenari ekingo diogu Iruñean, bertara bilduko baikara hiru osagai nagusi hauek jorratzeko: batetik, Euskaltzaindiak historian zehar egin duen euskararen normalizaziorako ibilbidea aztertuko da, Jagon sailaren eskutik; bestetik, nazioarte mailan eta Euskal Herrian egun indarrean dauden araudiak eta esperientziak partekatuko ditugu, hizkuntza gutxiagotuen inguruko sarea ehunduz; eta, azkenik, Akademiaren barruan Jagon saileko Sustapen batzordearen lana bizkortu nahi dugu, Euskaltzaindiak arlo honetan egin dituen ekarpenak agertuz, hots, Euskaltzaindiaren Adierazpenak (1976-2018) eta Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz argitaraldi berri eta elektronikoak aurkeztuko ditugu”.
Urrutiak azpimarratu du ahalegin berezia egingo dela biltzarrean hizkuntza gutxiagotuen Akademia desberdinen arteko elkarlana sustatzeko.
Jardunaldia zuzenean jarraitu ahalko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Kultura Sistemaren Lege-proiektuaren zirriborroa aurkeztu du
Kultur sistema “antolatzea, koherentzia ematea eta sendotzea” da lege egitasmoaren helburua. Alegazioen epea martxoaren 20an irekiko da, “sektore kulturalaren, erakundeen eta herritarren ekarpenak jasotzeko”.
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
"Carne y arena" murgiltze esperientzia, gaurtik aurrera EITBren Bilboko egoitzan
Berez, joan den astean zen zabaltzekoa, baina, arrazoi teknikoak tarteko, atzeratu egin behar izan dute. Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagilearen instalazioa bisitatzeko sarrerak EITBren webgunean eskuratu ahal dira.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.