EAEko herritarrak antzerki, musika eta dantza ikuskizun gehiagotara joaten dira
Kulturaren Euskal Behatokiak egindako inkesta baten arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrak duela 10 urte baino gehiago joaten dira antzerkira (% 21,8tik % 45,7ra igaro da), kontzertuetara (% 16,6tik % 40ra) eta dantza-ikuskizunetara (% 9,3tik % 30,6ra). Aldiz, egunkarien irakurketa (9 puntu gutxiago, nahiz eta herritarren % 77,4k egunkariak irakurtzen jarraitzen duten), aldizkariena (6 puntu gutxiago, % 33raino) eta galerietara eta erakusketetara egindako bisitak (ia hiru puntu gutxiago, % 18raino) jaitsi egin dira.
Gaur aurkeztutako analisiaren datuak Kulturaren Euskal Behatokiak egindako 2018ko Kultura-ohiturei, praktikei eta kontsumoari buruzko Inkesta-tik datoz, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Iparraldean eginda, 6.300 pertsonako laginarekin. Joan den azaroaren 29an eman ziren ezagutzera EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko euskarazko kultur kontsumoari buruzko datuak, eta, gaur, Euskadiko Autonomia Erkidegoari buruzkoak aurkeztu dituzte.
Gaur aurkeztutako txostenaren kasuan, lagina 15 urtetik gorako pertsonei egindako 3.800 elkarrizketek osatzen dute. Duela hamar urte egindako aurrekari bat du ikerlanak: Euskal Herriko kultur ohitura, praktika eta kontsumoari buruzko 2007-2008 Inkesta.
EAEko datuak
Oro har, txostenaren arabera, parte hartze kulturalaren bilakaera global positiboa egon da: antzerkiari, kontzertuei eta dantza ikuskizunei dagokienez, % 20tik gorako igoera izan da; egunkarien irakurketa (9 puntu gutxiago), aldizkariena (6,6 puntu gutxiago) eta arte-galerietara joatea (ia 3 puntu gutxiago), ostera, jaitsi egin dira.
Liburuen irakurketa, zinemara joatea eta kontzertuetara joatea biztanleriaren % 60aren gainetik daude; ondoren, (biztanleen % 40tik % 50era) museoetarako bisitak, antzerkira joatea eta liburutegira joatea ditugu.
2018an, biztanleen % 15,6k kultura elkarte batean parte hartu zuten, eta hiru biztanletik batek amateur mailako sormen praktikaren bat egiten du: idazketa, margolaritza, dantza, artisautza…
Inkestak, gainera, islatzen du kultura edukia duten plataformak aurrera doazela. 10 biztanletik hiruk kontu bat daukate kultura edukia duen plataforma digitalen batean, eta gazteen artean bikoiztu egiten da proportzioa.
Zure interesekoa izan daiteke
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.
Bilboko Euskalduna Jauregiak 8,8 milioi baino gehiagoko diru-sarrerak lortu ditu 2025ean
Iaz egindako 731 ekitaldietatik, 346 kultura arlokoak izan ziren, eta 385, kongresu profesionalak. Kongresuen fakturazioaren % 31 nazioarteko ekitaldietatik dator.
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Kultura Sistemaren Lege-proiektuaren zirriborroa aurkeztu du
Kultur sistema “antolatzea, koherentzia ematea eta sendotzea” da lege egitasmoaren helburua. Alegazioen epea martxoaren 20an irekiko da, “sektore kulturalaren, erakundeen eta herritarren ekarpenak jasotzeko”.
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
"Carne y arena" murgiltze esperientzia, gaurtik aurrera EITBren Bilboko egoitzan
Berez, joan den astean zen zabaltzekoa, baina, arrazoi teknikoak tarteko, atzeratu egin behar izan dute. Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagilearen instalazioa bisitatzeko sarrerak EITBren webgunean eskuratu ahal dira.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.