2019ko hitzak: ibilgailu gidaridunak, trifatxitoa, zumirikia eta klitori-xurgagailua
Hizkuntzak, aurrera egin nahi badu, parean duen errealitatera egokitu behar du nahitaez, eta, hala, hiztunak hitz eta esamolde berriak sortu behar ditu gertakari eta objektu berriak izendatzeko.
Urtero bezala, UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak "2019an albiste izan diren 22 termino eta esamolde" hautatu ditu, urtea azkenetan den honetan. Lehendik ezagunak izan arren aurten protagonismo nabarmena izan duten kontzeptu ezagun batzuk jaso dituzte zerrendan, baita 2019ko gertakariek galbidean jarri dituzten bi hitz ere.
Desagertutakoen artean, "EGA" nabarmendu dute, azterketa eta, horrenbestez, titulu hori ez baita aurrerantzean erabiliko Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Aurrerantzean, EAEn euskara maila hori frogatu nahi dutenek HABEren C1 azterketa egin beharko dute. Halere, EGAk indarrean jarraituko du Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian.
Azterketa hori egin behar (izan) duten askorentzat, buruhaustea da "deklinabidea", eta, hain zuzen, Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordeak "postposizio" hitza proposatu du horren ordez 2019an, euskarazko kasu markei buruz ari garenean erabiltzeko.
Batzuk joan eta beste batzuk etorri. Hori da bizi legea, eta hiztegietan ere hala izan da. Aurten, Euskaltzaindiak "dirulaguntza" idatzi behar dugula erabaki du, eta, berrikuntzekin jarraituta, "ibilgailu gidaridun" edo "VTC"ak hitzetik hortzera ibili dira.
"Zulo beltzak" ez dira berriak, jakina. Baina apirileko albistegietan inoiz baino hizpide handiagoa eman zuten, orduan lortu baitzen lehenengo aldiz zulo beltz bati argazki bat egitea. Espazioan bertan, aurten "martikara" bat detektatu du NASAk lehen aldiz, lurrikara moduko bat baina Marten gertatutakoa.
Halaber, Espainiako Kongresurako hauteskundeetako kanpainan "trifatxito" berba azaleratu zen, Espainiako eskuineko hiru alderdiren batura izendatzeko, eta eskuinzale horietako batzuek "fatxalekoa" janzten zutela ikasi genuen.
Gainera, Oskar Alegria zinemagilearen azken filmari esker, "zumiriki" hitza berreskuratu dugu (hala du izena zuzendariaren azken dokumentalak), "ibaiaren erdian dagoen irla" esan nahi duena. Jesus Alegriak jasoa du Artazu jaioterrian (Nafarroa) galtzear diren hitzen hiztegian.
Klima-aldaketaz ere jardun da hedabide eta solasaldietan, "hegazkinez bidaiatzeko lotsa" edo "flight-shame"az, "klimatariano" edo "klimariano"ez (ingurumenari kalte txikiena egiten dieten elikagaiak bakarrik jaten dituztenak) zein, oro har, "larrialdi klimatikoaz" (EiTBk termino hori normaltasunez erabiliko duela iragarri du) aritzeko.
Zorionez, hizpide alaiagoak izan ditugu 2019an, "klitori-xurgagailua" kasu, edo Euskaltzaindiak "friki" berba hiztegiratu izana. Gainera, datorren urteko Euskaraldiari begira (iaz ere "ahobizi" eta "belarriprest" hitzekin gertatu zen bezala), "arigune" hitza entzuten hasi gara. Aurreko bi proposamenek adinako arrakasta izango ahal du!
Ikusi UZEIren zerrenda osoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.