Kulturak 762 milioi euro eta 7.000 lanpostu sortzen ditu urtean EAEn
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kultura eta sormen industriek 6.800 pertsonari lana eman eta 762 milioi euroko diru sarrerak sortzen dituzte urtero, Kulturaren Euskal Behatokiak egin dituen Arteei eta kultura-industriei buruzko estatistika zein Sormen-industriei buruzko estatistika ikerketen arabera.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak aurkeztu ditu bi azterlanok gaur, ostiralarekin, eta azaldu du aurten, lehenengoz, sormen industriei dagozkien datuak hartu dituztela aintzat, hala nola arkitektura, diseinua, hizkuntzaren industriak, moda, publizitatea eta bideo-jokoak.
Artean (arte eszenikoak, ikusizko arteak, musika, liburu eta ikus-entzunezkoak), ikus-entzunezkoaren industriak du pisu handiena: 3.000 bat enplegu arlo horri dagozkio (jarduera artistiko guztietakoen % 48,2), eta horren atzetik datoz musika (% 14,9) eta liburu industria (% 14,4).
Kulturan, gehien kontsumitzen den edukia zuzeneko emanaldiak dira (antzerkia, kontzertuak), baina erreproduzitu daitekeen kulturaren (liburuak, diskoak, zinemako sarrerak) pisua handiagoa da diru sarrerei zein enpleguari dagokienez.
Azterlanak dioenez, halaber, euskarak presentzia garrantzitsua dauka antzerki produkzioan, disko industrian eta liburuaren sektorean. Orokorrean, euskara nagusi da disko ekoizpenean (% 73,5), antzerkiaren ekoizpenean (% 53,7) eta argitaletxeen arloan (% 51,6). Zineman, aldiz, aretoetako proiekzioen % 3 soilik izan ziren euskaraz 2017an.
Sormen industriei helduz, enpleguaz ari garela, EAEko sormen industriek ia 4.000 lanpostu eskaintzen dituzte guztira, eta lanpostu guztien % 68,1 bi sektoretan kontzentratzen da: publizitatea eta hizkuntzaren industriak (lokuzioa, gidoia…).
Genero arrakalari dagokionez, emakumeek erantzukizun handiena eskatzen duten lanpostuen % 33,9 betetzen dute.
Albiste gehiago kultura
Portugaleteko "Munduko dantzak" jaialdia
Folklore jaialdia zuzenean.
Euskalduna izango da ‘Mastodophonika’ ikuskizunaren eszenatokia, irailaren 5 eta 6an
Ekitaldian Mastodonte, Leioako San Juan Bautista Abesbatza eta Euskadiko Gazte Orkestra (EGO) igoko dira taula gainera.
HIGA Hizkuntza Gutxituetako Gazte Hiztunen Topaketaren inaugurazio ekitaldia
Goi-bilera uztailaren 14tik 18ra egingo da, Gasteizen. Ekitaldiak parte-hartzaileei tailerrak, hitzaldiak eta eztabaida-panelak eskainiko dizkie, hizkuntza berreskuratzeari, gazteen aktibismoari eta nazioarteko sareak sortzeari buruzkoak.
Bilboko Arte Ederren Museoak 1970eko eraikina berriro zabalduko du urriaren 8an, egitarau berezi batekin
Irekierarekin, museoak "mugarri garrantzitsua jarri du" bere eraldaketan, eta 2026ko ekainean aurreikusitako 'Agravitas' espazioaren inaugurazioarekin amaituko da.
Jon Esnaola Agirre musikariak eta Xabier Etxeberria Mauleon filosofoak jaso dute Eusko Ikaskuntza saria
Esnaolak (Tolosa, 2000) Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria 2025 jaso du ‘LUUR, Nestor Basterretxearen oroimenez’ lanarengatik. Xabier Etxeberria Mauleonek (Arroitz, 1944), Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien saria.
Albiste izango dira: Bilbao BBK Live, laugarren entzierroa eta Sanchezen agerraldiaren biharamuna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hasi dira iristen BBK Live jaialdira joatekoak diren lehen musikazaleak
Goiztiarrenek San Mamesen eta BECen jarri dituzten postuetara jo dute pultserak eskuratzeko. Kanpina eguerdian zabaldu dute. Aurten, 6.000 lagun inguru espero dituzte bertan, eta lehenengoak dagoeneko igo dira horretarako apropos prestatutako autobusetan.
Joxe Azurmendi: "Euskaltasun jatorra egin egin behar da"
Euskal pentsalari oparoa atzo zendu zela eta, 1994an Hasier Etxeberriak "Ez dago larrosarik" saiorako egin zion elkarrizketako pasarte batzuk berreskuratu ditugu. Arantzazu, euskaltasuna, artea eta filosofia hartu zituen hizpide, besteak beste.
Txomin Olabarri, Azkuna Zentroko zuzendari nagusi berria
2018ko maiatzetik 2024ko abendura bitartean Azkuna Zentroko zuzendari izan zen Fernando Perezek kargua bere borondatez utzi ondoren, Olabarri izendatzea erabaki dute.
Milaka lagunek gozatu dute Bilboko Itsasadarreko ur gaineko kontzertuez
Bero egin arren, milaka lagun gerturatu dira Bilboko Itsasadarrera BBK Riak antolatutako kontzertuetara. ETSko Iñigo Etxezarreta, Amaia eta Arde Bogota ur gainerako eszenatokian aritu dira gerturartu direnen gozamenerako.