Euskara kolokialaren baliabideak, eskura
Asier Larrinaga EiTBko Euskara Zerbitzuko buruak azaldu duenez, “hutsune handi bat betetzera dator” Euskara kolokialaren eskuliburua EiTBk eta Udako Euskal Unibertsitateak argitaratuta Durangoko Azokaren denda birtualean salgai den liburua, “orain arte ez baitzegoen lagunarteko euskararen deskribapen osorik, hasi ahoskeratik, deklinabidetik eta aditzetik sintaxiraino eta hiztegiraino”.
Eskuliburuak bi zati ditu, teorikoa eta praktikoa, biak ere hainbat adibidez hornituta. Teorikoan, euskara kolokialaren ezaugarriak aletzen dira, bost kapitulutan: hizkera kolokiala deskribatzen da, eta berorren ahoskera, morfosintaxi eta lexikoaz jarduten da.
Bigarren zatia, berriz, hiztegi bat da, euskarazko hitz arruntak, hala nola hil, kazetari, on edo haserretu, lagunarteko hizketan beste modu batean esateko aukerak eskaintzen dituena.

Euskara kolokialaren eskuliburua-k, lagunarteko euskarari buruzko lehen liburuak, sorkuntzaren eta irakaskuntzaren arloetan ari direnentzat baliagarria izatea du helburu: baliabideak eskaintzen dizkie euskaraz lagunarteko hizketak landu behar dituzten gidoilari, itzultzaile, idazle eta gainerakoei; eta, irakaskuntzan pentsatuta, erreferentziazko materiala eskaintzen die euskaltegi, ikastola zein institutuetan euskara lantzeko ariketak prestatu behar dituzten irakasleei.
Liburu dibulgatiboa
Egilearen beraren hitzetan, baina, “hizkuntzan eta euskaran interesa duen edonork irakur dezake. Ez da liburu espezializatu bat, dibulgatiboa baizik, eta, aldi berean, kontsulta lan bat ere bada”.
Lan estrategikotzat aurkeztu dute Euskara kolokialaren eskuliburua. Izan ere, azken hamarkadetan, hiztun asko eta asko ikastetxean euskaldundu dira, eta euskara formala ezagutu dute nagusiki, liburuetakoa. “Askoz ere gutxiago landu dute kaleko euskara, eta horrek ekarri du lagunartean euskaraz txarrago egokitzea eta gaztelaniara igarotzea”, Larrinagaren hitzetan.
Zure interesekoa izan daiteke
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.