Dantza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iratxe Ansak “Al desnudo” ikuskizuna aurkeztuko du Arriagan

Donostiarrak, Espainiako 2020ko Dantza Sari Nazionalaren interpretazio sailaren irabazleak, otsailaren 18an estreinatuko du lana Bilboko antzokian.
Iratxe Ansa eta Igor Bacovich
Iratxe Ansa eta Igor Bacovich, Metamorphosis Dance. Argazkia: Danilo Moroni eta Juan Carlos Toledo.

Iratxe Ansa donostiar dantzariak Arriaga Bilboko antzokira eramango du, otsailaren 18an, ostegunarekin, “Al desnudo” ikuskizuna, interpretazio saileko Espainiako Dantza Sari Nazionala irabazi eta lau hilabetera.

Ansak Metamorphosis Dance konpainia sortu zuen duela bi urte Igor Bacovichekin. Horien azken sorlanak ikuslea inguratu nahi du, “Al desnudo” du izena eta Ansaren eta Bacovichen lan fisiko eta birtuosismo handikoa inoiz ez bezala mamitzen du.  

Antzokitik azaldu dutenez, “Al desnudo ikuskizuna dinamikoa da, eta aise batzen ditu musika eta mugimendua. Kontrasteen arteko jolasa da: hasierako sentsualitatea —duo klasikoa, Philipp Glassen erritmoan—, emeki dantza oso fisikoa eta esplizitua bihurtzen da, Johan Wieslanderren konposizioek gidatuta”.

Tentsioa darion musika emozionalak abiatzen du ikuskizuna, eta musika esperimentalagora lerratzen da gero, tekno estilo “oso finera”.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X