Eusko Jaurlaritzak 1,1 milioi euro bideratuko ditu kultur profesionalei laguntzera
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 1,1 milioi euro bideratuko ditu covid-19ak sortutako krisiaren eraginez diru-sarrerak murriztu eta bere jarduera profesionalaren jarraitutasuna ezbaian ikusi duten kultura sektoreko profesional autonomo, enpresa eta entitate profesionalentzat.
Kulturaren Euskal Behatokiak pandemiaren hasieran kaleratutako eta Jaurlaritzako Kultura Sailak ohar batean jasotako datuen arabera, kultur jarduera % 82,6 murriztu zen pandemiaren lehen hilabeteetan eta lanpostuen % 43 galdu zen.
“Iaz bizitako egoeraren larritasunak eta aurtengo ziurgabetasunak bultzatuta”, beraz, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak galera ekonomikoak arintzen lagundu nahi du, egitura profesionalek beren jardunarekin jarraitu ahal izateko.
Betebeharrak
Diru laguntzak jaso nahi dituztenek hainbat baldintza bete behar dituzte, hala nola, 2020ko fakturazioa, gutxienez % 70ean jarduera hauetakoren batekoa edo batzuetakoa izatea: arte eszenikoak, ikusizko arteak, arkeologia, ikus entzunezkoak, bertsolaritza, bitartekaritza edo kultura aholkularitza, liburua eta literatura, musika eta ondarea.
Gainera, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eta Gizarte Segurantzan alta emanda egon beharko dute, eta, beharrik badago, dagozkion erregistroetan. Gainera, jardueraren edo helburu sozialaren xede honako jardueraren bat izan beharko da: arte eszenikoak, ikusizko arteak, arkeologia, ikus entzunezkoak, bertsolaritza, bitartekaritza edo kultura aholkularitza, liburua eta literatura, musika eta ondarea.
2020ko fakturazioan % 20ko edo gehiagoko murrizketa izan behar da 2019ko ekitaldiarekin alderatuta eta egoitza iraunkorra EAEn egon behar da.
Laguntzen gehiengo zenbatekoa 2019-2020 urteen arteko fakturazio aldearen % 50a izango da betiere, eta, gehienez, 30.000 eurokoa, Kultura Sailetik zehaztu dutenez.
Kultura arloko profesionalek martxoaren 17tik apirilaren 16ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Kultura Sistemaren Lege-proiektuaren zirriborroa aurkeztu du
Kultur sistema “antolatzea, koherentzia ematea eta sendotzea” da lege egitasmoaren helburua. Alegazioen epea martxoaren 20an irekiko da, “sektore kulturalaren, erakundeen eta herritarren ekarpenak jasotzeko”.
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
"Carne y arena" murgiltze esperientzia, gaurtik aurrera EITBren Bilboko egoitzan
Berez, joan den astean zen zabaltzekoa, baina, arrazoi teknikoak tarteko, atzeratu egin behar izan dute. Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagilearen instalazioa bisitatzeko sarrerak EITBren webgunean eskuratu ahal dira.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.