Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren aurrekontua % 11,6 handituko dute
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak agerraldia egin du gaur, asteazkenarekin, Eusko Legebiltzarrean, beren sailaren kontuen berri emateko.
Zupiriak gogora ekarri du bera buru duen sailak 322,4 milioi euro izango dituela datorren urtean, aurten baino % 11,6 gehiago, eta horietatik 161,5 EITBra bideratuko dituztela.
Aurrekontu horren banaketari dagokionez, 70,6 milioi euro Kultura Sailburuordetzaren esku geldituko dira, 69,4 milioi Hizkuntza Politikarekin lotutako ekimenetara joango dira, 3,4 milioi Etxepare Institutura bideratuko dira eta 12,2 milioi Jarduera Fisiko eta Kirol Zuzendaritzara.
Inbertsioen artean, hauek azpimarra daitezke: Barakaldoko (Bizkaia) Orconera industria ondare higigarriaren zentroa, 3.100.000 euro; Albaola Pasaiako (Gipuzkoa) Itsas Faktoria museo biziaren azpiegiturak handitzea, 2 milioi euro; Sestaoko (Bizkaia) Labe Garaia, 2 milioi euro; 1,2 milioi, Zallako artisten gunea; eta 500.000 euro Iruña-Veleia aztarnategi arkeologikoaren balioa nabarmentzeko. Gainera, 1,5 milioi euro Guggenheimen esku jarriko dira, obra berriak eros ditzan.
Zupiriak zehaztu duenez, aurreikusitako inbertsioetan ez dituzte kontuan hartu Europar Batasunak Next Generation programaren baitan eman litzakeen funtsak.
"Sorkuntza sustatzea eta euskal sortzaileen jarduera bermatu eta laguntzea" izango da legealdiko konpromiso nagusietako bat, Bingen Zupiriaren hitzetan, eta horretara bideratuko dira Sailaren laguntzen % 31. 13,7 milioi euro sorkuntza bultzatzeko deialdiak eta programa bereziak egiteko erabiliko dira musikaren, arte eszenikoen, ikus-entzunezkoen, literaturaren eta ilustrazioaren arloan, besteak beste.
Bestalde, 28,4 milioi kultura eskaintza eta zabalkundera bideratuko dituzte. Atal honetan, Euskadiko Orkestra, Euskadiko museo eta kulturgune handiak, kultura jaialdiak eta irakurzaletasuna sustatzeko ekimenak daude.
Bestalde, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak 69,5 milioi izango ditu euskararen ezagutza eta erabilera sustatzera, herritarren hizkuntza eskubideak bermatzera eta erakundeen arteko lankidetza sendotzera bideratzeko.
Zupiriak azpimarratu du euskara ikasketen doakotasunera ia 3,8 milioi euro bideratuko direla. Aurreko legealdian B2 mailan ezarri zen doakotasuna, eta oraingoan, Zupiriaren hitzetan, "C1 maila egiaztatzen duten 16 eta 30 urte arteko gazteek matrikula doan izateko urratsak emango dira".
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Euskalduna Jauregiak 8,8 milioi baino gehiagoko diru-sarrerak lortu ditu 2025ean
Iaz egindako 731 ekitaldietatik, 346 kultura arlokoak izan ziren, eta 385, kongresu profesionalak. Kongresuen fakturazioaren % 31 nazioarteko ekitaldietatik dator.
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Kultura Sistemaren Lege-proiektuaren zirriborroa aurkeztu du
Kultur sistema “antolatzea, koherentzia ematea eta sendotzea” da lege egitasmoaren helburua. Alegazioen epea martxoaren 20an irekiko da, “sektore kulturalaren, erakundeen eta herritarren ekarpenak jasotzeko”.
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
"Carne y arena" murgiltze esperientzia, gaurtik aurrera EITBren Bilboko egoitzan
Berez, joan den astean zen zabaltzekoa, baina, arrazoi teknikoak tarteko, atzeratu egin behar izan dute. Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagilearen instalazioa bisitatzeko sarrerak EITBren webgunean eskuratu ahal dira.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.