"Euskararen gramatika" aurkeztu du Euskaltzaindiak Durangoko Azokan, "euskararen XXI. mendeko gramatika"
Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordea 1980an abiatu zuten, eta hamaika urte geroago "Euskal Gramatika Lehen Urratsak" (EGLU) saileko lehen liburukia argitaratu zuen Akademiak, perpaus bakunei buruzkoa; sei liburuki gehiago etorri ziren gero, 2011ra arte (aditza, lokailuak, juntagailuak eta mendeko perpausak 1, 2 eta 3).
Orain, EGLU lanaren azken liburukia argitaratu eta hamar urtera, "Euskararen gramatika" lana aurkeztu du Akademiak, auzo hizkuntzetakoen pareko "gramatika duin eta homologagarria", Miren Azkarate euskaltzain osoak, sorreratik Gramatika Batzordearen kide den hizkuntzalariak, gaurko ekitaldian azaldu duenez.
Azkaratek zehaztu duenez, milana orrialdeko bi liburukiko lan berria ez da orain arteko argitarapenen laburpen soila, ezpada egun hizkuntzalaritzan ondo hedatuta dauden kontzeptuak barneratu dituen euskararen gramatika berria. 1990etik ikertzaileek hitzetik hortzera darabiltzaten kontzeptu teorikoak gehitu zaizkie orain arteko ikerketei, hala nola flexioa, argumentu egiturak, ergatibitatea, aditz inergatiboak eta inakusatiboak, paper tematikoak, aditz psikologikoak…
Horren ildotik, "Euskararen gramatika"n "deklinabide" eta "kasu sistema" kontzeptuak bereizi dira; hitz ordena aztertzeko, "sintaxi egitura" eta "informazio egitura" bereizi dira, ikuspegi zabalago batez; EGLUren lehen bi liburukietan izenari, adjektiboari, izenordainei, adberdioei eta determinatzaileei eskainitako kapituluak goitik behera aldatu dira…
Lanaren berrikuntzen artean, gai aurkibide zabala (100 bat orri) azpimarratu du Azkaratek, 2 urtez landu duten arloa. "Adituek, ikasleek eta ikertzaileek aterako diote etekin gehien lanari, baina beste askok ere aurki dezakete informazioa gai aurkibideari esker. Demagun bait- menderagailuari buruz gehiago jakin nahi dugula, nahikoa dugu aurkibidera jo", azaldu du Miren Azkaratek.
Gainera, adibideak ugari daude testuan, eta gehienak XXI. mendeko corpusetatik hartu dituzte "hurrengo hamarkadan erreferentzia izan nahi duen lanean".
2.000 orriko bi liburutzarrek izutuko dituztenei mintzatu zaie Adolfo Arejita euskaltzain osoak, ekitaldia irribarre batez bukatzeko: "Umorez hasiz gero, entretenigarria eta maitagarria da gramatika".
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Kultura Sistemaren Lege-proiektuaren zirriborroa aurkeztu du
Kultur sistema “antolatzea, koherentzia ematea eta sendotzea” da lege egitasmoaren helburua. Alegazioen epea martxoaren 20an irekiko da, “sektore kulturalaren, erakundeen eta herritarren ekarpenak jasotzeko”.
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
"Carne y arena" murgiltze esperientzia, gaurtik aurrera EITBren Bilboko egoitzan
Berez, joan den astean zen zabaltzekoa, baina, arrazoi teknikoak tarteko, atzeratu egin behar izan dute. Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagilearen instalazioa bisitatzeko sarrerak EITBren webgunean eskuratu ahal dira.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.