Paco: No, no, que no! / Mikel: Zer? Nola?, Ez, ezetz!
Boteprontoko begira(zo)da ganorabako batez, Goya zinema sarietako zortzi sailetan hautagai izan den Canto Cosmico zeluloidezko perfomance paregabean horrenbeste euskal izen ikustea arraro, arraro samar, bastante arraro, oso arraro, zehar arraro gertatzen zaio detaile eder bitxiei erreparatzen ez dien hartu eta jateko pelikulak mastekatzen dituenari.
Izan ere, Kataluniako Marc Sempere-Moyak eta Leire Apellaniz López bizkaitarrak eratu, eraiki, sortu duten dokumental aparta horrek Francisco Contreras Molina izena duen flamenko kantariaren inguruan, ondoan, atzean aurrean egiten du dantza jainko-deabruzkoa. Flamenkozaleak asaldatu-liluratu-azken mugaraino bultzatu, kolpatu-laztandu-erasotu-besarkatu dituen artista honek Niño de Elche hartu zuen aspaldian izengoiti, Alacanteko Elx herriko semea delako.
Sevilla eta Bartzelonako zinemaldietan txalo zaparradaz hartu zuten gure-gurea (eta beste askorena ere) sentitzen dugun zinema pieza horretan, Donostian lau haizeetara zabaltzeko egoitza eta pasabidea duen Sr&Sra izeneko ekoiztetxeak aurrera atera du zinema erosleei saltzen oso zaila den lan bikain hori. Bertako kidea den Aritz Moreno zuzendari fina laguntzaile ibili da kameraz. Kamera lepoan harturik, Maider Fernandez Iriarte zinemagilea ere. Han, hor, hemengo soinuak harrapatzen igualik ez duten Xabier Erkiziak eta Luca Rullok jardun dute kantu, zizpuru, hitz, murmurio, oihu, orro, sehaska kanta guztien ehizan. Maiz, inkluso, esango nuke nik, sortu egin dituztela. Edo bazterretan ahazturik zirenak berreskuratu.
Bai, derrepenteko begira(zo)da zuztargabe batez, estrainio samar ematen du egungo eta biharko flamenko basaren arratzaparretan gozo dagoen Eltxko Haurraren gaineko pelikula batean horrenbeste euskaldunekin topo egin izanak baina, baina, baina, Artearen eta Sormenaren bideak eta manerak hain dira misteriotsuak ezen, azkenean, konturatzen zaren topaketa horrek izugarrizko zentzua duela. Are, ezinbestekoa da. Nahitaezkoa. Konexio deliziosa, zure segurantza guztiak kolokan jartzen dituena..
Izan ere, liluraz eta emozioz gainezka egindako bila batean, Madrilgo Reina Sofia museoan aurkituko duzu YouTuben Francisco Contreras Mikel Laboaren "Lekeitio 5" hura (komunikazioa-inkomunikazioa) gaztelaniaz hausten, maitatzen, abesten Picassoren Guernica-ren aurrean, Raúl Refree gitarra jotzailea lagun duela.
Izan ere, Paqui Molinaren semeak kaleraturiko Colombiana izeneko disko, ekimen, eta Latinoamerikako soinuei luzaturiko amodio adierazpen hartan Maialen Lujanbio eta Beñat Achiry topatzen dituzu kantari, kasik hizketan "Colombiana Vasca" kantan, non hitzak euskaraz diren: "Ezin guztien gainetik eta Azal guztien azpitik
Kakao ale txiki mikatzak Gehiago zuen eztitik".
Ez, ez da batere estrainioa euskal jendea izatea Canto Cosmico-n. Baitezpadakoa baizik
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.