Lizasoko komunitatetik Tabakalerako egonaldietara
Agian, datorren asteleheneko ordu txikietan banatuko diren Oscar sariez egin beharko genuke mintzo. Akort. Ados. Apustuetan, The Power of the Dog, Licorice Pizza, Jessica Chastain, Drive My Car eta Flee-ren alde nauzue. Ni. Zuek
Hori bezalako aldarrikapena kaleratu ostean, egin dezagun berba inporta duenaz, Iruñeko Ikuspuntu zinemaldi mugarik gabekoan behatzekin ukitu eta begiekin begiztatu genuen gure euskal zinemaren etorkizunaz.
Handik ez bazineten pasa, zaila suertatuko zaizue irudikatzea ere zeinen oparo, zeinen matxino, zeinen gozo, zeinen guapo, zeinen balent den euskal zinemaren geroa. Zeinen kamera ausart eta deliziosak darabiltzaten egileek.
Ederki asko dakizue, ordea, Lisboan eta Turinen garaikurrak jaso ondoren, Arantza Santestebanen 918 gau lan indartsuak Ikusleen saria eta Epaimahiaren ohorezko aipamena bereganatu zituela.
Ezinbestekoa ere, errekuerdoetan festibala ireki zuen Ione Atenea Lameiroren Los caballos mueren al amanecer, ze etxe okupatu batean ageri-agerian den iraganarekin, etorkizunezko argazkilari eta zinegile honek ekiten baitio dialogo eta hausnarketa sakon eta jostalari bati.
Baina geroaz ari garenez, egin dezagun aipu bihar ofizialki prentsaurreko batean iragarriko den notiziya baten inguruan. Bihar, Donostiako Tabakalerak, Donostiako Zinemaldiak, Donostiako Elias Querejeta Zine Eskolak eta Gipuzkoako eta Euskadiko beste hainbat erakundek babesturiko Ikusmira Berriak izeneko ekimen aurtengoan nortzuek hartuko duten parte jakinaraziko da.
"Ikusmira Berriak" direlako horiek sortzaileentzako egonaldiak dira. Eskarmentu handiko mentore batzuen konpainian, hautatutakoek espazio egokia eta kasik nahi eta behar adina denbora, bake eta bitarteko izango dituzte eskura euren proiektuak aurrera eramaten ahal izateko.
Epaileek aukeratutakoen artean, Irati Gorostidi. Nafarra, Eguesibarkoa. Donostian, Bartzelonan eta Brooklynen irudi asuntoetan trebatua; Arantza Santestebanekin lan egina, baita Maider Fernandez Iriarterekin ere. Eta Ion De Sosarekin. Grande Days musika taldearen "Mourn Song" abestiaren bideoklipa berak sortua da. Ikuspuntu jaialdian, euskal zinemaren geroa sustatuko duen Mirari Echavarrirekin batera San Simón 62 lana aurkeztu zuen. Bertan, bien gurasoek Lizasoko Arco Iris komunitatean bizi zutenaren gainean egiten dute Iratik eta Mirarik oso gogoeta delikatua, 16 milimetrotan filmatua. Zer pentsatu franko ematen duena. Ez bakarrik esperientzia hartaz. Zinemagintzaz ere. Soinuaz, muntaketaz, kamera zaharrek sortzen duten zarata zeharo zinematografikoaz. Akuilu ezin hobea bilakatzen den baliabideen ezaz. Ispilu batekin pentsatu ez izanak sorrarazten duen irudi gabezia arraro eta emankorraz…
Ikusmira Berriez ari gara, bai, Oscarren bezperetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.