Murmansk aldera goazela, egin beharreko tren-aldaketa zeluloide zein paperezkoak
Bada gurean alde, bazter, txoko batera utzi ezinezko film bat. Ez badiozue Juho Kousmanenek egindado Hytti nr 6/ Compartiment Number 6/ Compartimento nº 6 izenburuko horri erreparatzen, damutuko, penatuko, lotsatuko, tristatuko zarete gero. Arestik idatzi zuen legez, sipula-sipulorum. Amen.
Erremediorik gabeko galera suertatuko zaizue, eta inori ez diozue errua bota ahalko Cannesen estreinatu zenez geroztik denok egin baitugu sutsu bere alde. Hitz, berba, hizki, soinu egin bere faborean, zuek gal ez dezazuen.
Tren bat hartu behar dugu. Luzea izango da bidaia. Luzea oso. Moskun sartuko gara 6 zenbakia duen konpartimentuan. Ez, ez pentsa Iparraldea zeharkatzen duen TGVan joango garenik. Ezta Madrildik Sevillara ordu pare batean iristen den AVEn. Ez kezkatu, ez goaz Euskal Herriko hiriburuak istant batean lotu behar zituen arren oraindik alegiazkoa den AHT horretan. Ez, segun eta zein edadekoak zareten ezagunak/ezezagunak egingo zaizkizuen aspaldi zaharrean burdinazko bideetan barna zihoazen tren horietako batean dugu erreserbatua lekua.
Konpartimentu itxi batean. Zorionak, zoritxarrak edo patu guratsuak erabaki dute, dagoeneko, nolakoa jasan/gozatu ezinbesteko konpainia gurea. 1934 kilometro dugu egiteko. Gau eta egun pare bat emango dugu hala moduzko banku eta literan. Bagoiaren zaindariak tea salduko digu, eta izan bada bazkariak zein afariak eskaintzen dituen bagoia, baina izokina eta kabiarra trena martxan jarri orduko, menutik kanpo izango dira…
1934 km. Benetako trenak 34-39 ordutan egingo ditu. Zeluloidezkoa hartuz gero, 107 minututan iritsiko gara laku izoztu baten ertzera. Hara goaz egun 10.000 urte gure arbasoek bertako harrien gainean marrazturiko irudiak nahi ditugulako ikusi.
1.934 kilometro. 107 minututan. Zelako bidaia! Ikaragarria, markatik fuera-fuerakoa. Gizakiok ditugun kezka, ardura, amets, tristezia, alegrantzia, lokamuts oro agerian. Herrialde baten isla. Hautsez eta terrorez beterikoa. Alkohol txarraren kiratsa dario filmari. Minaren usain gazia. Baina derrepentean… Derrepentean, zer? Ez dizuet esango, zuek behar duzue pelikula ikusi. Hemendik, gauza bakar bat: tren-aldaketa bi gomendatzen dizuet, helmugara iritsi orduko eta etxera bueltatzerakoan ahalik eta oroipen bikainenak, sendoenak, ezabagaitzenak izan ditzazuen. Bata zeluloidezkoa da. Paperezkoa bestea.
Juho Kousmanen zinemagile finlandiarrak badu ikusgai Filmin plataforman bere lehenbiziko lan txit, arras, osoki gomendagarria, Hymyilevä mies /The Happiest Day in the Life of Olli Mäki/ El día más feliz en la vida de Olli Mäki/, 2016ko zuri-beltzezko harribitxia. Bertan zera kontatzen digu Cannes seko eta gozo harriturik, txunditurik, utzi zuen autoreak: boxeolari fin-fin bat munduko koroa lortzeko prestatzen ari da. Gimnasioan, ring gainean, saunan. Arazo bakarra? Raja izeneko neska batekin maitemindu dela… Malenkonia epelaz gainezka egiten du 4 euroren truke zuen etxe barruko pantaila pribatuan ikusi behar duzuen fabula honek.
Paper gainean egin behar duzue bigarren tren-aldaketa. Gaztelaniaz zein ingelesez. Espainolez, Hegoaldeko liburu-denda preziatuenetan duzue salgai Hytti nr 6/ Compartiment Number 6/ Compartimento nº 6 filmerako abiapuntua suertatu den Rosa Liksom idazlearen liburua. Irakurtzeko aukera galduz gero, dolutuko zarete. Berriro. Betiereko.
Beste kontu batek ere beteko dizkizue begiak malkoz; paperezkoa esku artean duzuela hartzen baduzue zeluloidezko trena, ezin hobe konprenituko duzue batean erabilitako lengoaia ez dela besteak darabilena baina biak direla zinez benetakoak. Ez galdu tren horiek, otoi.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.