Croisette pasealekuan lubakietan bezala
Kamera lepoan hartu eta ibili zinema- multibertsoetan izan zitekeen txapela buruan ibili munduan erran zahar, atsotitz edo esamolde gurea gaurkotzeko era majoa, irudi mugimendudunaz elikatzen garenok asetzeko modu gourmanta.
Izan ere, handik hona, hemendik haruntz, eskuin ezker dabiltza egun, zinemaldi guztietan barna gure zinema sorgin eta aztiak.
Taxio Ardanaz nafarrak Alcances izeneko zine bilkura Cadizekoan, Madrilgo Cinetecan eta bertako Mataderon ere aurkeztu berri du Pabo Marterekin batera burutu duen Venceremos dokumentala. Erroman zein Irakeko Kurdistanen, Australian Mexikon nola, ibilia den arte-sortzaile honen kezka, ardura, pasioa zera da, gatazka prozesu historiko batean sortu ohi diren adierazpen plastikoak eta memorian utzitako isla lausotuak lantzea.
Venceremos horretan, inolako apaindura gabeko kamera tresna huts gisa erabiliz, Espainiako Gerrak gure aitona-amonengan, gure gurasoengan, guregan eta gure seme-alabengan utzi zituen eta utziko dituen arrastoak, aztarnak, sendatu gabeko edo txarto sendaturiko zauriak.
Gaizki-ulertzeak, egiak eta gezurrak, asmakeriak baino ez direnak eta benetako gertaerak izan zirenak, oroimenaren erabilera maltzur gaiztotua edo ikuskizun hala moduzkoa, jolas dibertigarri petral nahikoa bilakatu zen hori guztia azaleratzen digute Taxiok eta Pablok.
Ez da heroiak gurtzeko balioko duen lana. Ez da Hirugarren Errepublikaren aldarrikapen bulartsua. Ez du inor kontent eta lubakietara salto egiteko prest utziko. Ez ditu manera dotoreak erabiltzen. Zakarra da kamera, patartsu samarra muntaia. Sinetsi ala ez, izaera gazi harritsu horrek bihurtzen du Venceremos ezinbesteko, ez baitio inori ematen galdu genuenaz damutzeko betarik baizik eta gure buruari eta gu baino lehenago bizi, borrokatu eta hil egin zirenei galdera franko egitekoa, iragana aurrez aurre begiratzeko parada beldurgarri eta gogaikarria. Venceremos? Batek daki…
Taxio Nafarroa-Cadiz-Madrilen arteko gurutzagune zelulidezkoetan. Estibaliz Urresola Solagurenek Canneserako bidea hartua, hantxe aurkeztuko baitu datorren asteartean bere azken film laburra, Cuerdas.
Interesgarria oso, aldean eta konplize izan duen lantalde teknikoa. Argazkiaren ardura hartu du Lara Vilanova Sentisek eta muntaketa Maialen Sarasua Olidenen esku eta begi trebeetan izan da. Larak eskarmentu handia du iragarkien munduan eta musika bideoetan. Pelikuletako bukaerako tituluak irakurri ohi dituenak, Maialenen berri oparoa izango du laster-lasterrean.
Cannesetik bueltan, Estibalizek ez du bakaziorik hartuko, kamera baizik. Eskuan. Lepoan. Bere lehenbiziko film luzeari heldu behar dio berriro. 20.000 especies de abejas du izenburu, Berlingo Berlinale Co-Production Market 2022 izeneko eragilearen babesa izango du eta Akelarre filmagatik Goya saria eskuratu zuen Nerea Torrijos izango du kide lantaldean
Bai, kamera eskuan hartuta, ibili zinema-multibertsoetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.