Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jesus Astigarraga Gerediaga Elkartearen sortzailea zendu da

Leopoldo Zugaza kide eta laguna hil eta astebetera zendu da kultura-sustatzaile durangarra, 90 urte zituela.
Jesus Astigarraga (erdian, trajez), 2015ean Argizaiola saria jasotzen
Jesus Astigarraga (erdian, trajez), 2015ean Argizaiola saria jasotzen

Jesus Astigarraga durangar kultura-sustatzailea, Hitz liburu dendaren eta Gerediaga Elkartearen sortzaileetako bat, hil da 90 urte zituela, Anboto Durangaldeko hedabideak iragarri duenez.

Leopoldo Zugaza kide eta adiskidea hil eta astebetera zendu da Astigarraga.

2015ean, Durangoko Azokak Argizaiola saria eman zion, Gerediaga Elkartea sortu zuten gainerako lagunekin batera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X