Kaleak eskobatzen, kamera baten desiraz
Jakin badakizue duela aste hiru edo ospatu izan zela Hondarribian Amua Musika-Film Laburren Zinemaldia. Jakin beharko zenukete Goya sarietarako hautatua izan aurretik, galdu ezinezkoa den "Maldita: A Love Song to Sarajevo"k bereganatu zuela sari nagusia eta 70eko hamarkadaren bukaerako NY undergroundeko beteranoa den Mark Cunningham tronpeta-joleak aspalditik merezia duen omenaldia zinemaz bildutako "Odd Songs"ek lortu zuela bigarrena. Horiek kontu jakinak dira, abendu honetako beroak kasik kiskaliak, dagoeneko.
Nik, ordea, erreparatu nahi diot "Dreams" izenburuko lanaren egilearen istorioari. Polita baita. Esanguratsua. Gogoetarako beta ematen duten horietakoa.
"Dreams" honetan, Fleetwood Mac bandaren musikak lagundurik dantzan den bikote bat sumatzen dugu. Madrilgo Vallecas auzokoa den Miguel Ariza zinemagilearen gurasoak dira. Banandurik badira ere, askotan elkartzen dira semearen etxean eta kopa bat eskuan, musika entzuten dute, berbetan egin eta dantzatu.
Egun batean, Miguelek filmatu izan zituen momentu horiek eta gero, muntaketa lanetan iaioa denez, hainbat kantarekin josi zituen irudi horiek, egokiena aurkitu arte. Eta Fleetwood Macen "Dreeams" izan zen komenigarriena. Omen. Eta bene-benetan, ere.
Ez zekien Miguelek, alta, ezertarako balioko ote zuten irudi horiek, muntaketa hark… Ez zekien ere, ez bide zen bakar bakarrik, soil soilik, etxeko filmaketa bat, senideen artean ikusi ohi diren horietakorik, erretratu intimoa, beste inorekin partekatzen ez diren horietakoa. Beste inori interesatzen ez baitzaizkio eta.
Errezelo horretan ere, hasi zen Miguel zinemak zauriturik diren batzuei Dreams erakusten. Eta denek esan zioten merezi zuela. Eta Donostiako Docks of the Bay fama handiko jaialdian harrera beroa egin zioten. Animatu zen beste zinema/musika festetara aurkezten. Eta duela hiru aste do, brontzea lortu Txingudiko Badiaren inguruotan.
Miguel Madrilgo Zinema Eskolaren ikaslea izan da eta "Apuntes para una pelicula de atracos" harrigarri hura burutu zuen Leon Siminiani sortzen ari den telesail batean dabil muntatzailearen laguntzaile gisa. Ez dago ba langabezian eta sariak hasi da eskuratzen.
Baina, baina, baina… "Dreams" hori filmatzeko erabili izan zuen kamera erostearren, kaleak eskobatu behar izan zituen.
Bai, kaleak eskobatu (gustura, ezin ukatu, berak aitortua). Hain zuzen ere, Madrilgo Chueca auzokoak. Baita Gran Viako bazterrak ere. Asteburuetan, Madrilgo Udalak kontrataturik. Poltsikoratu zituen sosekin ia profesionala den Black Magic baten jabe bihurtu zen. Objektibo pare bat erosteko ere iritsi zitzaion aurreztutakoa.
Zorionekoa, beraz. Horra hor, kale-garbitzaileak kamera eta garaikurra besapean Kantauriko kostaldean.
Madrilerako trena hartu orduko, hausnarketa polita egin zuen Italiako beldurrezko klasikoak zein gaur egungo abangoardiako proposamenak miresten dituen Miguelek. Berak, beka batzuen bitartez ikasi zuen zinema eta ederki asko daki ez direla horiek ikasketa merkeak. Dirua izan behar zinema zer, zinema nola, zinema zertan ikasi ahal izateko. Are, diru gehiago zinema sortzeko.
Horren harira, Miguelen aburuz, arriskutsua da, arriskutsua eta ez zuzena, ez zilegia, gizarte maila eroso bateko kumeek baino beste inork zinema sortzeko eskubidea eta modua ez izatea. Zergatik? Bada, erantzun mordoa galdera honi baina zio nagusienetarikoa hauxe: ezin diegu utzi dirua eta baliabideak dituzten horiei istorio guztiak, errealitate guztiak kontatzen ez baitituzte errealitate horiek denak ezagutzen. Ez bederen barrutik, bertatik, erraietatik. Bai, asmo onetan, intentzio sanoetan sartzen dira bereak ez diren eremuetan, auzoetan, komunitateetan. Baina ez dituzte bertakoek bertan darabiltzaten kodeak manejatzen. Baina ez dute leku horietako egunerokotasuna (eta egunerokotasunean) bizitzen. Ilundu orduko itzaltzen dute kamera eta aterpe duten urbanizazio pribatuetara itzultzen dira.
Abentura horren emaitza? Beste dirudun franko sorginduko dituen Porno-miseria saio bat. Seguru zinemaldi zenbaitetan saririk jasoko duela. Seguru, baina, begirada onbera eta azalekoa ez da, Miguelen ustez, ez giza legea ez zinema legea. Beraz, trena hartu baino lehen, Dreamsen autoreak guztientzako kamerak eta behar gorrian diren auzokoentzako zinema ikasteko modu berri eta merkeak exijitu zituen. Nahi du Miguelek norberak bere istorio propioak bere tripetatik zinemaratzea, plazaratzea. Eta ez dabil batere oker, nik uste, bere amets ero horietan.
Zure interesekoa izan daiteke
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.