Urteko lehen maskarada urtarrilaren 15ean izango da, Maulen
Mauleko gazteek emango dute aurten maskarada, urtarrilaren 15ean hasita, eta guztira 15 emanaldi egingo dituzte, apirilaren 22an Maulen bertan bukatu aurretik. Usadioa da, izan ere, lehen eta azken emanaldia maskarada antolatzeko ardura duten gazteen herrian egitea.
Udaberrirako bidean, 15:30etik aurrera, maskarada izango da Atharratzen (urtarrilak 22), Pagolan (urtarrilak 29), Mendikotan (otsailak 5), Gameren (urtarrilak 11, larunbata), Ürrüstoin (otsailak 19), Altzürükün (otsailak 25, larunbata), Muskildin (martxoak 4, larunbata), Idauze Mendin (martxoak 11, larunbata), Zalgizen (martxoak 19), Urdiñarben (martxoak 26), Larrainen (apirilak 2), Barkoxen (apirilak 9), Sohütan (apirilak 16) eta Maulen atzera, apirilaren 22an.
Dantza eta predikua uztartzen ditu maskaradak, eta bi talde aritzen dira: gorriak, gathuzain eta zamalzain dantzari trebea tartean, eta beltzak, basati eta bortitzagoak. Hiru zati ditu: barrikaden haustea, ofizioak eta jolasak.
Albiste gehiago kultura
Donostiako Jazzaldiak "arrakasta handiarekin" eta "sasoi betean" itxi du bere 60. edizioa
Miguel Martinen azken edizioa izan da, zuzendari gisa, baina Donostiako jaialdiaren "zerbitzura" lanean jarraituko du. Martinek ordainpeko 17 kontzertutan harmailak lepo bete direla nabarmendu du, eta gainerakoetan ia beteta egon direla. Doako 52 kontzertuek 158.700 pertsona batu dituzte, eta ordainpekoek, berriz, 20.480.
Mississippi Queen & The Wet Dogs bilbotarrek hasiera eman diote Bilbao Blues Festival jaialdiari
Igandera arte, Bilbo bluesaren munduko hiriburua izango da, eta bertan ez da legendarik eta ezustekorik faltako. Ostiral honetan Mississippi Queen & The Wet Dogs, The Kings of Blues eta Blackburn Brothers taldeen txanda izan da.
Portugaleteko "Munduko dantzak" jaialdia
Folklore jaialdia zuzenean.
Jamie Cullumek ireki du aurtengo Jazzaldia kontzertu "intimo" batekin, Kursaalean
Abeslari britainiarra ia ohiko bihurtu da Jazzaldian, eta aurtengoa bere bosgarren aldia da. Hau ez da Jamie Cullumek eskainiko duen kontzertu bakarra izango, izan ere, Zurriolako hondartzan doako kontzertu bat eskainiko du, bere hitzetan "festa bat" izango dena.
Portugaleteko "Munduko dantzak" jaialdia
Folklore jaialdia zuzenean.
Portugaleteko "Munduko dantzak" jaialdia
Folklore jaialdia zuzenean.
Portugaleteko "Munduko Dantzak" Jaialdia
Folklore jaialdia zuzenean.
Portugaleteko "Munduko dantzak" jaialdia
Folklore jaialdia zuzenean.
Euskalduna izango da ‘Mastodophonika’ ikuskizunaren eszenatokia, irailaren 5 eta 6an
Ekitaldian Mastodonte, Leioako San Juan Bautista Abesbatza eta Euskadiko Gazte Orkestra (EGO) igoko dira taula gainera.
HIGA Hizkuntza Gutxituetako Gazte Hiztunen Topaketaren inaugurazio ekitaldia
Goi-bilera uztailaren 14tik 18ra egingo da, Gasteizen. Ekitaldiak parte-hartzaileei tailerrak, hitzaldiak eta eztabaida-panelak eskainiko dizkie, hizkuntza berreskuratzeari, gazteen aktibismoari eta nazioarteko sareak sortzeari buruzkoak.