Gasteizko Kulturunetik Martuteneko kartzelara
Inork esaten badizu inoiz inon zinema hilik edo hilzorian dagoela, ez sinetsi, arren, otoi. Gezurretan ari baita.
Inork, inon inoiz aldarrikatzen badu zure aurrean film baten bizitza motza dela, ez egin ez kasurik ez negarrik. Erraturik da eta. Erraturik edo zu beldurtzeko asmo maltzurretan.
Zinemak bizi ditu egunotan Euskal Herriko bazterrak. Bazterrak. Txokoak. Iskinak. Plazak. Kulturuneak. Arte Garaikideko Zentroak, iragan garaietan tabako fabrikak ziren eraikin erraldoi horiek. Aurrezki kutxak izandako banketxe gaurkoek sortutako fundazioen kulturuneak. Kartzelak. Bai, bai, presondegietako zuloak, ziegak, ere.
Zinemak blai egiten du Euskal Herria egunotan. Eta blai egingo du datozenetan ere.
Adibide bat jarriko dizuet. Eta ezkorren artean gizaki ezkorrena ere mutu geratuko da. Gogoratzen duzue Berlinen estreinatu eta gero Malagako zinemaldian saririk preziatuena eskuratu zuen 20000 especies de abejas luzearen autoreak, Estibaliz Urresola Solagurenek, Cuerdas izenburuko laburra ere egin zuenik? Akordatzen iazko Cannesen burdinbideetan lan egiten duten horiek urrez estali zutela? Gogoan duzue, Kosta Urdinean lehenbiziko garaikur preziatu hori jaso ostean, Portugalen, Guanajuaton edo Clermont Ferranden beste bi dozena sari inguru eskuratu duenik?
Jaialdiz jaialdi dabil, oraindik ere, garratza bezain fina den lan hori. Pasa den asteazkenean, Gasteizko Film Laburren Nazioarteko Zinemaldian hartu zuen parte, Vital Kutxa Fundazioaren aretoko pantaila okupatuz. Datorren asteazkenean, berriz, bestelako mundu batean izango da eta ikusle espezial-espezialak egingo ditu bere.
Izan ere, ostiralean, Donostian, hogeigarren aldiz, ekingo dio bideari Giza Eskubideen Zinemaldiak. Badira galdu ezinezko film mingarriak. Hala nola, agintari seko eta nahita gaiztotutakoen mende direnen tragedia salbaziorik gabekoa kontatzen digun The Lost Souls of Syria. Edo faxismo berrien aurrean adi eta zurt izateko aholkua luzatzen digun March on Rome.
Badira gizateriaren miseriak begi bistan uzten dituzten zeluloide puskak. Badira esperantzako zirrikiturik irekiko digutenak ere. Bada programazioan… Gipuzkoako kartzelan preso dauden batzuen aurrean emango den laburrik. Zein? Ba, justu, hilaren 21ean Euskal Herriko zuen etxe ondoko areto korrientetan estreinatuko den 20000 especies de abejas burutu zuen Estibaliz Urresolaren… Cuerdas!
Bai. Martuteneko kartzelan. Eta ez pentsa halamoduzko emanaldia izango denik. Ezta pentsatu ere. Bizkaitik joango dira presondegira filmean parte hartu zuten hainbat emakume kementsu. Bizkaitik Martutenera, filma defendatzera. Eta bertan daudenekin, (pelikula eta solasaldia bukatu ondoren han geratuko diren horiekin) berba egitera.
Ez. Zinema ez dago hilik. Ez, zinema ez da bakarrik belusatu aulkietan ikusten. Ez, film labur makina batek (merezi dutenek) katuek baino bizitza gehiago dute. Eta dortokena baino luzeagoa. Eta ez, ez pentsa zinemara joango zarela beti pantailan zer dagoen ikustera. Larunbatean bere akaberara iritsiko den exÓrbita proposamenean, Elias Querejeta Zine Eskolako ikasle batzuk irudietan murgiltzeko, erortzeko, jauzi egiteko, preso geratzeko beste modu hamaika ari dira eskaintzen. Atzotik.
Zinema trantze bat bezala harturik. Ezezagunak zaizkigun dimentsioetarako ataritzat jo beharreko tresna, arma, bide, bitarteko. Eta ez naiz ari sentsazio intelektualez ari soil-soilik. Ez. Fisikoez ere ari natzaizue. Ez ahaztu, bost (akaso sei ere) zentzumen ditugu. Denekin zinemaren parte, amorante, esklabo izatea… bai plazer zaila definitzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.