Programazioa betea, Giza Eskubideen Zinemaldiaren 20. edizioan
Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldiaren 20. edizioa apirilaren 21etik 28ra egingo dute, eta 32 nazionalitateko 40 pelikula (27 film luze eta 13 film labur) programatuko dira guztira, baita hitzaldi eta erakusketak ere.
Justizia unibertsala, abortatzeko eskubidea, Ukraina eta etxegabetasuna izango dira, besteak beste, filmen eta solasaldien gaietako batzuk, antolatzaileek gaurko aurkezpenean azaldu dutenez.
"20.000 especies de abejas" Estibaliz Urresola Solagurenek zuzendu duen film sarituak emango dio hasiera jaialdiari, apirilaren 21ean Victoria Eugenian, eta Carmen Castillo zinemagile eta idazle txiletarrak aurtengo sari berezia jasoko du inaugurazio ekitaldi horretan.
Bestalde, "Toi non plus tu n'as rien vu" (2022) film frantsesak itxiko du zinemaldia apirilaren 28an, Victoria Eugenia Antzokian bertan, film luzeen eta laburren sariak banatuko diren gala batean.
Sarrerak apirilaren 14an jarriko dituzte salgai, bost euroan, eta Sail Ofizialeko 17 filmetarako txartelak erosi ahalko dira orduan, tartean "Las buenas compañías" (Silvia Munt), "Cabeza y corazón" (Ainhoa Andraka eta Zuri Goikoetxea), "Karpeta urdinak" (Ander Iriarte, lehiatik kanpo), "Nadie está lejos" (Jose Antonio Vitoria, lehiatik kanpo) eta "Tetuán" (Iratxe Fresneda) filmetarako.
Bestelako ekimenen artean, film emanaldi bat izango da Donostiako espetxean, baita solasaldi eta erakusketak ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da