ICOFF Gasteiz jaialdiak 44 pelikula proiektatuko ditu aste honetan
44 pelikula ikusiko dira guztira ICOFF Gasteiz film laburren nazioarteko jaialdian, gaur, astelehenarekin, hasita. Horietatik 30 sail ofizialean lehituko dira, apirilaren 22ra arte egingo duten urteroko hitzordu honen bigarren edizioan.
Sonia Pacios eta Kepa Sojo zinemagileek zuzenduta, jaialdiak lehiaketa eta nazioarteko jaialdietan saritutako, izendatutako edo azpimarratutako film labur esanguratsuak uztartzen ditu.
"Ofiziala" izeneko saila Estatu mailakoa da, eta 30 pelikula batu dituzte bertan ("Arnasa", "Cuerdas", "Irrits", "Malkoak" eta "Muga", besteak beste"); "Eusko-Araba" izenekoan, berriz, 14 ("Aita", "Asko falta da?", "El trato", "Erlojupekoa", "Lyuba, mañana"… ). Film labur horietako zein sarituko duten epaimahai ofizialak ebatziko du, publikoaren saria izan ezik noski, eta 7.500 euro jasoko dituzte guztira.
"Nazioartekoa" atalak, azkenik, hamar lan eskainiko ditu; "An irish goodbye" Oscarraren eta Bafta sariaren irabazlea, "Ice Merchants" Cannesen saritutakoa eta "Warsha" Sundanceko irabazlea, tartean.