AA! Generator, ezkatak, robotak… AA!
Bartzelonan bildu ziren. Montjuicen zein Pompeu I Fabra Unibertsitatean. Bildu ziren zinemagileak, komikigileak. Bildu ziren filosofoak eta zibernetikan zein informatikan adituak. Arrimatu ziren Big/Meta Dataren sekretu ia guztiak menderatzen/gobernatzen dituztenak.
Bildu ziren harridurak eta lilurak hartutako ikusleak. Bildu ziren hizkuntzalariak eta zinema kritikariak. Bildu ziren ekoizleak eta zinema banatzaileak. Bildu ziren filmen kalitatea epaitzen duten jujeak ere.
Bildu ziren Bartzelonan, Primavera Sound musika jaialdia bukatu berri eta Sonar musika festibala hastear zirela. Bildu ziren artean alkaterik ez zuen hiriburuan. Bildu ziren bertako rockero amorratu batzuk Gasteizerako bidean zirela, hantxe baitzuten juntazioa, hantxe izango baitzen Azkena Rock jaialdia.
Bildu ziren aipatu guztiak eta gehiago eta +Rain festibalari ekin zioten.
+ Rain??? Bai, Europan egiten den lehenbiziko zinema bilera non pelikulak Adimen Artifizialak e(ra)ginak diren; Europako lehena eta munduko bigarrena, duela gutxi izan baita +Rain New Yorkekoa.
+RAIN… Research (on) Artificial Intelligence Narratibak… Adimen Artifizialaren Narratiben inguruko Ikerketa…
Dena da aztergai Adimen Artifizialaren Multibertsoan. Eta ia dena aztertu zen hitzaldi, mintzaldi, mintegi eta pantaila Bartzelonakoetan. Dena, hiztegia bera. Ez baita (omen) egokia sortu hitza erabiltzea. AAk ez baitu (oraindik) ezer sortzen eragin/generatu/ garatu baizik.
Pelikulak izan ziren. Eskutada polita, izan ere. Eta film horiek eskura, begietara dituzue +Rain-en babeslea den Filmin plataforman.
Adi ibili, datorren astelehenean (hilaren 26an) desagertuko dira zuen etxe barruko pantaila horietatik, baina bitartean, hor dira. Prezio onean, euro bat baino pixka bat gutxiago irudiaren eta soinuaren kontzeptu bera aldatuko duen teknologiak eraginiko/generaturiko/garaturiko filmak/pelikulak (auskalo zein izen erabili beharko dugun hemendik aurrera) ikusteagatik.
9 film. Gehi izan ziren eztabaida guztien filmaketa. 9 film. Haien artean, jakina, saritutakoak.
Sari nagusia: Of Youth, Leivaren, Viva Sueciaren, Dvicio & Tabureteren, Diego Martin & Leireren bideoklipak sortu izan dituen Fran Gasek eginda.
Orihuelan jaiotako ofizio handiko eta ibilbide luzeko autore gazte honek musika esperimentalaren munduan ere dihardu. Hala, Of Youth horretako soinu bandan aurrera eramaten ari den Lavenzza egitasmoaren entsegu bat da.
Momentuz, gaur arte bederen, pantailaratuko diren Adimen Artifizialak generaturiko pelikula guztiek badituzte erro sakonak ohiko, usadiozko zineman. Franek egindakoak, kasu, Jack Arnolden Creature of Black Lagoon edo Guillermo del Tororen La forma del agua dakarzkigu burura, begietara, bihotzera bertan baitira urpetan bizi omen diren izaki ezkatatsuak, gure amets/amesgaiztoko munstro maitatu horiek…
Hala ere, izuzko zinemaz harago doa Of Youth; gizakiok zeharkatzen ditugun edade guztien gaineko hausnarketa bilakatzen da lau minutuko kontakizun hau. Zuri-beltzean filmatua. Garratza da, mindua da.
Ikustean, erreparatu bukaerako tituluei bertan ematen delako erabilitako AAren tresneria guztiaren berri.
Titulu horiei begira, zera ikasiko dugu, aditutako ahots kasik apokaliptikoa "Play.Hi-AI" entzumenenezko lanabesaren bitartez garatu da. Ikasi, Stable Diffusion eta Midjourney ikasketa automatikoen erreminta bi direla, labur honen irudiak generatu/garatu/eragin izan dituztenak ere.
Kredituetan zera ere aurkituko dugu, estreinako +Rain jaialdiaren sari nagusia eskuratu zuen filmaren irudiak Stable Diffusion eta Midjourney horiek non bilatu dituzten: Pexels, Pixabay eta archive.org hondorik gabeko artxiboetan, hain zuzen ere.
Milioika, milioika, milioika irudi eta bideo daude bertan…. Copyright-ez libre? Hala diote, baina hortxe, AAren munduan oraindik erantzunik ez duen galdera mila horietako bat aurkituko duzue, egiletzaren auzi ezinbestekoa, alegia
Hor duzue, zuen etxe barruko pantailetan, multibertso berri baten atarian sortzen diren duda guztiak, ilusio guztiak, beldur guztiak. Ikasteko, ikusteko, dastatzeko asko duzue astelehen arte. Prezio onean, 0,95 film eta mintzadi bakoitzeko. Kreditu tituluak, barne.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.