Eh, txo , hau ez da Marte
Ez dakit inoiz Misión a Marte film aldrebestuaz idatzi dizuedan. Ez badut egin, barkamendua eskatzen dizuet eta, zuen barkazioa lortzearren, abisu bazterrezina pasatuko: Donostiako Zinemaldian programaturik duzue Zinemira sailean, hilaren 24an eta 25ean, Berlingo Kritikaren Aste marjinal, kolosal, erradikaletik pasa eta gero, Gijongo jaialdian sari majo, bazterreko eta merezitutako bat eskuratu ostean.
Zuri-beltzean da filmatua. 16 milimetrotan. Benetako zeluloidean, bai. Elias Querejeta Zine Eskolako bitarteko teknikoekin eta bertako ikasle-irakasleen sostenguaz. 10.000 euro baino ez zuen gastatu Amat Villamajor del Pozok bere estreinako zine atrebimenduan. 10.000 mila baino gutxiago.
Bertan parte, kamera, esku, bolante, mobiola hartu izan zuten denek kobratuz gero, 300.000 ere erraz eta erruz behar izango zituen egileak. Baina ederki dakizue arte kontuetan, sorkuntza harrikada eta barrikadetan jarduten dutenek oso gutxitan kobratzen dutela…
Amat katalana da. Baina senideak ditu Eibarren. Amat okin dabil, eguneroko ogia zein eguneroko zine sarrerak erosi ahal izateko, Donostiako ospe handiko okindegi-gozotegi batean. Amat -ez zenekiten, ez al zenuten batere susmorik?- Elias Querejeta Zine Eskolako ikaslea da
Eta eta eta…Gerardo del Pozo maisuaren iloba. Zer inporta du horrek? Inporta handia, izan ere. Gerardo 'Gene' del Pozo Hertzainak taldearen hasiera-hasieretan izan zen, hastapen-hastapenetan. Hertzainak, bai. Entziklopedia birtualetan The Clashekin alderatzen dute, The Clash hemengoak, bertakoak, euskaldunak, The Clash Bitorixekoak.
1980ko hamarkadan juntatu zen Amaten pelikulan agertzen den Gerardo 'Gene' del Pozo gero Hertzainak osatuko zuen jendaiarekin. Hor zegoen, kasu, Xabier Montoia bera. 'Gamma' ezizena zerabilen orduan eta bazen Anfetamiña edo Likantropo izenburuko liburuak idatzi hurren. Seguru zuetako batzuek eta zuen guraso askok gogoan dituzuela Xabierrek gaztelaniaz idatziriko bertso zahar hauek: Batzuentzat Historia hasten da Jesu Kristo gurutzera igo zenean Besteentzat, ostera, Leninek, kapela eskuan 'Botere osoa sovietentzat!' aldarrikatu zuenean. Niretzat, David Bowiek ilea moztu zuenekoan.
Bada, bolada berean, Hertzainak taldeak bere lehen diskoa plazaratu aurretik, Gerardo del Pozo hor zegoen, abesti hainbaten letrak sortzen. Esaterako, Josu Zabalarekin batera idatziriko Ta zer ez da berdin.
Pasa ziren egunak. Etorri ziren gauak. Garaiak zeharkatu zituzten elkarrekin gitarra joaz aparte, abestuz gain, konpositorea zen Iñaki Garitaonaindia, Garik; Enrique Sáenz de Villaverde Kike gitarra-jotzaileak; baterian dena ematen zuen Luis Javier Saiz Txanpik; Tito Aldama saxofoiarenak; eta teklatuetan aritzen zen Bingen Mendizabalek .
Plazaratu ziren diskoak; beste askorentzat urratu eta markatu zuten xenda. Hertzainak! Hertzaink! Karra Elejaldek ere hartu zuen parte abentura horretan. 1985eko Hau dena aldatu nahi nuke diskoan, ska estiloaren eraginpean sortutako hartan, 'Eutsi gogor' kanta sinatzen aurkituko duzue aktore arabarra. Baita Gerardo del Pozo ere. Horra hor Josu Zabalarekin 'Aurkariari zorionak' abestiaren hitzen sortzaile.
Urteak joan, diskoak eta kontzertuak etorri. Gerardok (taldearen tresnak eta teknika kontuak ere izan ziren bere ardura eta kezka) utzi zuen musika (musika uzterik bada…) eta maisua izaten hasi.
Utzi/hasi baina, baina, baina, estreinako diskoa egin orduko landutako maketa bat… gorde. Bai, Gerardok gorde egin zuen 1982ko eta 1983ko kantak biltzen zituen maketa bat.
Maketa? Bai. Antigoalean musika grabatzeko, gordetzeko eta erakusteko erabiltzen zen gailu/tramankulua, uholde teknologiko guztien aurrekoa.
Zerk ote, zerk bide, zerk ei, zerk demontre lotzen ditu joan den mendeko grabaketa ziztrin horiek eta hilaren 24an eta 25ean Donostiako Zinemaldian ikusgai izango den film bat?
Ba justu, partekatzen duten harrikada markaz kanpokoak. Partekatzen duten artisau puntu horrek. Berdintzen dituen primitibismo sekulakoak….
Eta beste kontu batek: maketa hartan grabatu ziren kantek pelikularen soinu banda osatzen dute. Erreparatu, arren; belarriak tente izanez gero, honako harribitxi burrunbatsu eta amorruz bete hauek egingo dute eztanda eta ezten pantailan: Eh Txo, Ongi etorri Aita Santua, Hau ez da New York, Galtzailea, Rockanrola batzokian, Ta zer ez da berdin…
Filmaren musika kontu hori are eta malezia handiagoz biribiltzeko, hasierako gonbidatu gisa nor, nortzuk, eta Dead Kennedys beren Man with the dogs-ekin.
Bada ordua Misión a Marte pelikularako sarrera lortzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.