Motorren soinu banda bisuala
Motorrak maite badituzue. Zinema maite baduzue. Motorrak zinema adina laket badituzue. Zinema motorrak adina gustuko baduzue.
Joandako garaietako gasolina usaina baina perfume hoberik ezagutzen ez baduzue; gaurko eta biharko fotogramak sakon maitatu arren, bueltatuko ez diren garai horietako zeluloide keztatu eta haustu haren minez bazaudete, nahiz eta ederki jakin gure hezur eta neurona muinetan ondo baino hobeto gorderik dugula, gure karteldegiko (Hegoaldekoa, ekainean izan baitzen Iparraldekoan) galdu ezinezko pelikula bat aurkezten dizuet: The Bikeriders. Jeff Nicholsek sinatzen du. Jeff ez da derrepentean gurean agertzen den doninorrez bat, etorri/hasiberri bat. Jeffen beste film guztiak bereziak izan dira, besteek ezarritako mugetatik gaindi dauden horietakoak: Mud, Take Shelter…
Joan den mendeko 60ko hamarkadan sortuak diren Marlon Brandoren eta Laszlo Benedeken The Wild One eta Dennis Hopperren Easy Riderren garaietara, giroetara, paisaietara garamatzan zine puska dugu 2024ko The Bikeriders hau, bien ondorengo eta pareko leiala eta librea den zine mirari hau.
Ez izan beldur; nostalgiak ez du, ordea, itotzen burdinaz, gasolinaz, olioz, gauaz, amodioz eta desamodioz gainezka den zine pieza hau, non erraz asko Shakespeareren arrastoak antzemango dituzuen, herioa, mendekua eta libertatearen grina dantzan dabiltzalako bertan. Motorrik ederrenen artean, inguruan, gainean, ondoan, frentean, airean.
Filmak badu oinarri eder bat, motorzaleen banden gaineko iruditeria osatzen lagundu duen 60ko hamarkadako argazki bilduma kategoriakoa. Erosten erraza da oraindik merkatu elektroniko plataformetan. Baina adi ibili, batzuetan mila dolar ere eskatuko dizkizuete trukean. Ez egin ez espanturik ez kasurik. Lortuko duzue besteetan 40 eurogatik… Inbertsioak, gastuak, merezi du, zinez dizuet, kromatuek, larruzko jakek eta zakutoek dir-dir zilarrezkoa egiten duten zuri-beltzezko argazkiak miresten badituzue, zinemak maitatzen irakatsi dizkigun lautadak eta kamino soilak begiko badituzue. Liburu altxorrak pelikularen izenburu bera du, The Bikeriders, eta Kazetaritza Berria (New Journalism, alegia) mugimenduan kokatu izan duten Danny Lyonek egina da. Motorrak, zinema eta argazkigintza nola maite badituzu, Danny Lyonen liburuak burura zein erraietara ekarriko dizue New Journalism horren buru izan zen Hunter S. Thompsonen beste bat, Hell's Angels: A Strange and Terrible Saga. Nik uste, ordea , azken hau Dannyrena baino askoz gordinagoa dela. Lyonenean baitago amodiorako, lilurarako, pasiorako, hausnarketarako lekua eta Thompsonenean, aldiz, ez.
Motorrak zein zinema beste gauza askoren gainean jartzen dituzuenok galdu ezin duzuen film Nicholsenak badu pare gutxiko soinu banda ikaragarria ere, irudiak eta kontakizuna are eta beteagoak egiten dituena. Motorren zarata eta burrunbaren artean, belarriak tente asko izanik, honako kantu hauei erreparatuko diezue: Gary U.S. Bondsen "New Orleans", The Staple Singersen "Masters of Wars", The Shangri-Lasen "I´ll Never Learn", The Stoogesen Down of the Street"… Bai justu, garai haietako kontrakulturaren eredurik garbienak… edo zikinenak.
Soinu banda HORI erosterik al da? Nola ez? Edizio mugatu eta zenbatuan. Biniloan. Oraintxe bertan erosiko? Ez, pixka bat itxaron behar. Abuztua bukatu arte. Mutant Exclusive eta Black Loteren 140 gramoko edizio esklusibo hau urteko zortzigarren hilabetea bere akaberara iritsi orduko jarriko da salgai. 30 euroren truke.
Mereziko al du espero desesperatuan izatea? Motorrak zein zinema argazkiak rockabillya, bluesa eta rock & roll klasikoa nola maite badituzue, ezingo duzue bizi soinu banda hau gabe.
Azken erregu bat, The Bikeriders ikustera zoaztenean ez hartu, otoi, ez autobusik ez patineterik ez bizikletarik. Ez duzuela motorrik? Zoazte ba oinez edo pick up batean baina ez tranbiaz edo trenez. Manerak eta estiloa gorde behar ditugu eta.
Zure interesekoa izan daiteke
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.