Oinak uretan, Deban irabazi
Éloïc Gimenez Yoon zuzendariak sartu berri du Linkedineko bere curriculumean eta bere International Movie Data Base entziklopedia birtualean iragan larunbatean jaso zuen saria, sari arras preziatua ikusleek botoen bidez erabakia izan zelako. Baliteke Renneseko Zinemaldian jaso zuen Grand Prix hark baino sona txikiagoa izatea, momentuz, baina bere eta bere ekoiztetxearen zein konpainia banatzailearen webguneetan jarri izanak ederki asko erakusten du gustu handiz hartu/onartu duela ikurra, AnimaDebako ikusleek emandakoa. Ez da Éloïc Gimenez Yoonek eskuratzen duen goi mailako lehendabiziko onespena. Animaziozko beste film bat eta telesail bat ditu eginak. Lehenbizikoak, 2019koak, Haenyo, les femmes de la mer du izenburu, eta Hego Koreako Jeju irlako emakume itsaspekariei egiten die omenaldia, baita haien artean erabiltzen duten hizkera berezia aztertu ere, trazu eta soinu ederren bitartez. Hitz gutxiko mintzaira misteriotsua dugu hura. Hain harrigarria emakume horien kultura osoa ezen Gizadiaren ondare immateriala izendatu baitzuten 2016an. Urteko hiru hilabete zehatzetan sartzen dira egunero urpean, eta zazpi orduz jardun arrantzan. Itsaspera joan aurretik, errezo egiten diote, babes eske, Jamsut jainkosari. Tinta txinatarraz trazaturiko sei minutuko 2Dko marrazkien bitartez, Éloïcek misterioan sartzen gaitu eta gu ahoa bete arrain eta, ulertzen ez ditugun esaldien musikaltasunak sorginduta, belarriak bete hitz geratu, harridurak harturik.
Haenyo, les femmes de la mer ezagutzen genuenok ez gintuen ustekabean harrapatu Éloic Gimnez Yoonek Deban ikusleen ikurra jaso izanak. Hain da ederra, sotila, xuabea Les pieds dns l´eau bere bigarrena! Senar-emazte edadetuen erretratua, oraingoan ere mugimendua hartzen duen tinta txinatarraz burutua. Ahanzturak setiatzen du, dagoeneko, emaztea baina oraindik ditu errekuerdo bizi hainbat, maite-maite duen senarrekin partekatzen dituena, biek oinak uretan dituztela…
Oinak uretan ez zen, jakina, AnimaDebaren XVII. edizioan ikusi zen labur bakarra, ezta saria bereganatu zuen bakarra ere. Goreneko errekonozimendu handiena eskuratu zuen Michael Granberryren Les Bêtes-ek , esaterako, mundu guztiko zinemaldiak korritu ditu eta denak zoratu. Definizio ahaleginetan, hiru Emmy sari dituen Michaelek zera dio: "Nire lana poesia da. Baina ez poesia erromantikoa. Ez, nik gustuko dudan poesia, nik sortzen dudana slam (eragin anitzak eta oro, basatienak ere onartzen dituena) garage queer punk da". Hori kontuan harturik (Les Bêtes queer steampunk, garaje slam Erdi Aroko estilokoa baita, ez izan duda izpirik), epaimahai Debakoak Granberry jauna kondekoratu zuen. Arrazoi handiz.
Oinak izan genituen uretan, bai, egun askotan zehar Deban, euria barra-barra egin zuen eta, baina ez zuen inporta handirik. Apurka-apurka, merezi duen espazioa ari da okupatzen AnimaDeba animaziozko festibalen artean. Industria eta merkatuak ere begira ditu. Autoreek jaso orduko sartzen dute beren curriculumean bertan hartutako ikurra… Ondo doa dena, bai.
Ez ahaztu, AnimaDeba Donostiako Zinemaldia baino egun batzuk aurretik izaten dela. Donostiakoa, bai, non 20 bat film izango diren euskal zinemakoak.
Ez pentsa, baina, dena hor bukatzen denik. Urria dator irailaren ostean, eta urrian Sitgeseko bilkura fantastikoa dugu. Hiru hemengo ekoizpen izango dira bertan lehia bizian Rich Flu, Una ballena eta Daniela Forever. Katalunia aldera joaterik ez baduzue, ez egin negarrik, negua hasi baino lehen gurean izango baitira bueltan. Ordurako, akaso, izango ditugu guk elurretan oinak.
Zure interesekoa izan daiteke
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.