Ahotsenea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

34 bakarlari eta taldek aurkeztuko dituzte bere lanak zuzenean Ahotsenean

Albina Stardust, Birkit, Eneritz Furyak, Kaskezur, Kokein, Nize eta Orhi arituko dira Ahotsenea Musikan abenduaren 5etik 8ra, besteak beste.
Eneritz Furyakek "hhh" diskoa aurkeztuko du Ahotsenean
Eneritz Furyakek "hhh" diskoa aurkeztuko du Ahotsenean

Durangoko Azokaren antolatzaileek Ahotsenea Musika gunean beren lanak zuzenean aurkeztuko dituzten taldeen zerrenda iragarri dute. 34 talde eta bakarlarik joko dute abenduaren 5etik 8ra Durangoko Azokaren zuzeneko musikaren esparruan.

Proposamen horien erdietan, gutxienez, emakume bat egongo dela azpimarratu dute antolatzaileek, eta Arabako, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko musikarien presentzia ere indartuko dela.

Guztira, 108 talde edo bakarlarik eman dute izena lan berria Ahotsenean aurkezteko, eta 34 hauek hautatu dituzte: Aho zakill konexion, Ainke, Albina Stardust, Ameba, Birkit, Durundi, Ekhi Lambert eta Haize Carricaburu, Eneritz Furyak, Ezpalak, Kai Nakai, Kaskezur, Keia, Kokein, Kuartz, Mikel Artieda eta Leire Berasaluze, Maskak, Mice eta Moxal, Mikel Urdangarin, Miriam Lujua, Nize, Neu Troia, Odei Barroso eta Benizze, Orhi, Mirari, Hok Ttuk Hamalau, Postal Kolekzionistak, Saji, Toc, Tu-K, Txopet, Ur, Xabier Badiola, Xabaltx, Xsakara eta Zinkha.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X