Pornokrates eta Munduaren Iturburua Urola aldean
Pornografiaz mintzatzeko bilduko gara azaro honen azken ostegunean begi zein sudur luze hainbat Azpeitiko Dinamoa Sormen Gunean. Izango dugu bilera horretarako erreklama eta bandera sadomasokismo, bondage, dominazio, diziplina edo mendekotasun izeneko sexu jarduera aske eta adostuez libre idatzi izan dituen 94 urteko Catherine Robbe-Grillet-en irudi iradokitzailea ( afixan badu mahai gainean jarduera horietan erabili ohi diren tresna elegante horietako bat…). Izango dugu erreferente egun Pariseko Orsay museoan ikusgai eta bertako dendan postal bihurturik salgai bada ere, urte askotan zehar ezkutuan gorde izan zen Gustave Courbeten Munduaren Iturburua izeneko margoa. Gure begi aurrean, burua izara batek estalia eta hankak pintatu gabeak dituen emakume baten sexua azaltzen da, plano hurbilean, tapatu barik, pixkatxo bat gorrixkaturik, maitasuna egin berri duelako seinale akaso. Erreferente, halaber, KRK argitaletxe balentak kaleratu zuen Marguerite Vallette-Eymery 'Rachilde'k XIX. mende akaberan izkiriatu zuen Monsieur Venus izenburuko nobelaren azala den Felicien Ropsen Pornokrates koadroa ere. Esklabo itxurarik batera ez duen emakume baten potreta estrainioa da. Buruan hamaika apainduraz dotoretu kapela duela, zetazko mediak eta takoi altuko zapatez gain, biluzik da. Biluzik eta martxan, kate batek loturik sexu zikinkeria guztien sinboloa izan den txerri bat daramala….
Bilduko gara bai Azpeitian pornografia zertan, zertarako, nola, nolatan, nortzuk dastatzaile, zeintzuek sortua eztabaidatu nahian.
Ez gara bakarrik zinema pantailetan ikusi ohi dugun horretaz ariko. Alderantziz, deep/dark webean zein gure sakelako ispiluetan dagoena izango dugu hizpide.
Atzera joko dugu, hori bai. Zinema 1895eko abenduaren 28an jaio bazen, 1896koa dugu garai haietan pornotzat hartu zen lehen filma. Le coucher de la mariée du izenburu, Albert Kirchner eta Eugène Pirou argazkilariek egina. Handik gutxira, luxuz gainezka ziren burdel askotan horren tentagarria suertatzen zen asmakizun berriak garaturiko pelikulatxo erotikoak erakusten zitzaizkien opari bezero estimatuei…. Ez ahaztu Alfonso XIII.a Espainiako erregeak pelikula horien bilduma ikaragarria zuela. Are, une askotan, eszena porno horiek filmatzera jauregira joaten ziren zinegileen laguntzaile lanetan aritzen zen gustu handiz…
Aspaldiko kontuak horiek guztiak Urola aldean. Erreferente modernoagoak ere izango dira mahai gainean, ez pentsa. Esaterako, pornografiaren arauak azpikoz gora jarri zituen 1972ko Deep Throat hura, leize ilunetatik Times Squareko edo Leicester Squareko markesina guztietara jauzi egin zuena, eskandalua, zoramena eta atxikimendu erabatekoa eraginez. 22.000 dolar kostatu zen, eta 600 milioi bildu. Maltzur, bihurri (lehengo sekuentzian zehar Beethovenen Alegrantziaren Ereserkia entzuten da maleziaz aldrebestuta samar…), klitoria eztarrian duen emakume baten sexu bizipenak kontatzen ditu. Xurrumurruei kasu eginez, mafiak berak pagatu zuen ekoizpena eta sikarioak aretoz areto joaten ziren kopia besapean eta sarreren dirua jasoz. Hain handia izan zen eragin zuen inpaktua, ezen Watergate eskandalu politikoa argitan jartzen Washington Posteko kazetariei lagundu zien ezkutuko mezulari hari Deep Throat izendatu baitzuten. Kuriosoa, ordea, nahiz eta zinemaren zein pornografiaren mugarri eta mitoa bilakatua izan, egun ere, ezin da pelikula ohiko plataformetan ikusi; sinetsi ala ez, web pornoetara jo behar duzu. Nahitaez.
Juntatuko gara Urola aldean pornografo zenbait Kama Sutraren irudiei so. Arrimatuko Radu Jude errumaniarraren 2021eko Babardeala cu buclucsau porno balamuc umore garratzaz zipriztinduriko fabula politiko-soziala aztertzeko asmotan. Izenburu ezin egokiagorik du filmak gaztelaniaz Un polvo desafortunado o porno loco. Plataformetan harrapatzen baduzue, baietz beta emango Azpeitian ikertuko den gai batez janzteko: badira urteak zinema pornoa kontsumitzen dutenak luxuzko Kaliforniako etxeetan grabaturikoarekin kopetaraino daudela. Gaur, etxeko pelikulak nahiago. Zuk ere har dezakezu kamera eta zure maitale, senar edo dena delakoarekin txortan edo sexu-firin faran zaudela, grabatu. Zabalduko duzu gero sare sozialetan barna. Arrakastatsu arras dira film ziztrin horiek. Hainbeste ze industria (milioiak eta milioik mugitzen dituena) hasi baita imitatzen…
Horretaz hizketan Azpeitian hilak 28 egun dituela. Azken galdera, pornoak artea behar du izan ala artea bilakatzen bada galduko ditu izaera eta xedea? Askoren uste arrazoituan, pornoak eszitatu, berotu behar zaitu. Eta kito. Ez bilatu aitzakiarik, zuk behar duzu onartu horretarako aukeratu duzula filma. A, beste kontu bat, pornoa aretoetan ikus daiteke edo zure gelako intimitate (agian partekatua) beroan…?
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.