Ez tabakorik, ez animalien kontrako bortxakeriarik, ez AAk garaturiko irudirik
Gero eta luzeagoak, gero eta garrantzitsuagoak, gero eta mamitsuagoak, gero eta esanguratsuagoak, gero eta aldarrikapen sutsuagoz kargaturik ari dira agertzen pantailan pelikulen bukaerako kreditu tituluak.
Denbora franko bada, soinu banda amaitzen ari zela eta argia piztear, Estatu Batuetako Animalien Aldeko Elkarteak zin egiten zuen, bere zigilu ofizialez baieztatuz: pelikula honetan animalia batek ere (gizakiak ez dira kontuan hartzen), piztia batek ere, munstro benetako batek ere ez zituen, ez ditu, tratu txarrak jasan, nozitu, pairatu.
Ikusleak aterantz zihoazelarik, beste esaera batek ematen zien atentzioa, Estatu Batuetako Tabakoaren Kontrako erakundeak pelikulan inork ez zuela (duela) zigarretarik erre eta zigarretarik ez zela (dela) ikusi pantailan ziurtatzen zuen letra txiki-handitan.
Oraingo mundu, mende, milurteko kasik berrian beste mota bateko oharrak azaltzen dira pantailan, gogor eta gogoz aldarrikatuz film horretako irudi bat ere ez dela Adimen Artifizialaren bidez sortua izan. Horixe azken-aurreko berrikuntza amaierako tituluetan. Azken-hirugarrena, berriz, intimitate-koordinatzailearena izan zen.
Intimitate-koordinatzailea!!!?? Bai, Euskal film labur askotan ere agerian, begi-bistan geratzen den ofizio, lanpostu, eginbehar gaurko-gaurkoa, Me Too borrokak, zinema munduan izandako hamaika eskandalu sexualek eta emakumezko aktoreen kezkak eraginiko erantzukizun handiko lana; eginkizun moderno horren ardura hartuko duenak arreta handiz kontrolatu beharko du aktoreen erosotasuna, lasaitasuna, gidoiak, planifikazioak, eszenaratzeak muturreraino eramandako plano edo sekuentzietan. Ez bakarrik sexu kontuetan. Baita , kasurako, gore generoko filmetan gertatzen diren (gezurrezko) sarraskiak, triskantza faltsuak islatzen dituzten horietan ere. Pertsonaiak berak, bere egoerak, istorioari dagokiola, antzezlearen buru-osasuna kolokan jartzen dutenetan ere bai.
Eta ez pentsa, nahiz eta emakumeak izan exijentzia hori mahai gainean jarri zutenak, gizonezkoak ere babesten ditu intimacy coordinator izeneko profesionalak. Har ezazue etsenplu, hain ausarta, hain homoerotikoa, hain alkoholez, sexuz, drogaz eta herioz gainezka den Guadagninoren Queer hori, Mexikoko sargoriak harrapaturiko drama hezea non emakumerik ez dagoen, non Daniel Craigek eta Drew Staarkeyek filmaren zama osoa sostengatzen duten. Bertan lanean eta bertako kreditu titulutan aipatua, Luisa Lazzaro. Lanpostua berri samarra bada ere, beste bi ekoizpen sekulakotan da parte hartua Luisa, Ferrarin eta Parthenopen.
Bada, egun, aktore makina bat, sinatzen dituen kontratuetan intimitate eragilearen presentzia exijitzen duena. Hain da inportantea lan hori ze kasu askotan pertsona bakar baten ardura ez den. Kreditu tituluei erreparatuz gero, sarri aurkituko duzue intimitate-ekoizlerik ere, intimitate-koordinatzaileak behar duenaz arduratzen dena, alegia.
Askoz berriagoa da film honek ez du Adimen Artifizialak garaturiko irudirik aldarrikatzen duen, ziurtatzen duen, testu motz hori, baina behin baino gehiagotan irakurri izan dugu azkenaldi honetan pantailan. Hemen urguilu puntu bat da nabarmen –nabarmena, pelikula hori gizakiok amestu eta gizakiok sortu dugu adierazi nahi digute egileek, nik uste. Bestalde, informazio nahitaezkoa da guretzat, ikusleontzat. Ez dut nik kasik ezer Adimen Artfizialak sorturiko zinema pusken kontra ( badira horien gaineko kongresuak, mintegiak, zinemaldiak, eztabaida-lekuak) baina jakitun nahi dugu izan. Noiz da pelikula gu bezalako gizon-emakumezkoek egina eta noiz guk, gizatiarrok, elikaturiko AAk?
Askotan idatzi dizuedana, informazio adierazgarria oso dakarte kreditu tituluek, izan gaitezen erne, adi. Sarri (benetan diotsuet) pelikula bera bezain dastagarri eta harrigarriak dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.