Gasteiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko Amarika Aretoak kulturgunea izaten jarraituko du

Aretoa berrikuntza zentro bat hartzeko espazio egokia izan zitekeela pentsatu ondoren, atzera egin du Aldundiak eta kulturgune izaerari eutsiko dio aretoak, "biziberrituta".
Amarika aretoa
Amarika aretoa

Arabako Foru Aldundiak atzera egin du, eta, "kultura sektoreari entzun ondoren", erabaki du Amarika aretoa ez dela berrikuntza zentro bihurtuko, horretarako toki egokia iruditzen bazitzaion ere, eta espazioak kulturgunea izaten jarraituko du, horrenbestez.

"Kultura Sailean beti entzun diogu modu aktiboan eta etengabe Arabako kultura sektoreari. Sarritan bildu gara kulturarekin lotutako artistekin eta profesionalekin, gure nahia Arabako kultura arloko beharrei erantzutea baita. Entzute horretatik sortu zen Kultura Plana, eta, entzute aktibo horren ondorioz, beharrezkotzat jotzen da Amarika Aretoak kulturgunea izaten jarraitzea", baieztatu du Ana del Val Arabako Kultura Saileko foru diputatuak.

Aretoaren proiektua "hobetu" egingo dutela erantsi du Del Valek: "Aretorako alternatiba bat edo hura biziberritzeko proiektu bat behar dugu oraindik ere, eta Kultura Planean helduko diogu gai horri".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X