Azaroak 23 eta 30
Gorde
Kendu nire zerrendatik

“Gipúzcoa” Pio Caro Barojaren dokumentala, Tabakaleran

“Ipuscua” izena lehenbizikoz agertu zeneko milagarren urteurrenaren ospakizunei dagokie proiekzioa. Pelikula 1976 eta 1979 urteen artean filmatu zuten, eta Gipuzkoako orduko errealitate sozial eta kulturala jasotzen duen dokumentu etnografikoa da.
Euskadiko Filmategiak Guipúzcoa (Pío Caro Baroja, 1979) proiektatuko du Tabakaleran
"Gipúzcoa", Julio Caro Baroja

Euskadiko Filmategiak Guipúzcoa (Pío Caro Baroja, 1979) dokumentala proiektatuko du azaroaren 23an eta 30ean (18:00) Tabakaleran. Ipuscua izena lehenbizikoz agertu zela mila urte bete izana ospatzeko antolaturiko ekitaldien barruan emango dute 3 ordu eta 45 minutuko filma (112 eta 95 minutuko bi zatitan proiektatuko dute, euskaraz, gaztelaniazko azpidatziekin).

Donostiako Aurrezki Kutxak enkargatu zuen dokumentala, finantza-entitatearen mendeurrena zela medio, eta zortzi partetan dago banatuta: Gizona, Harria, Belardiak, Zuhaitza, Nekazaritza, Burdina, Itsasoa eta Hiriak.

Gidoia Pío Caro Barojak idatzi zuen, Julio Caro Baroja anaia antropologo eta historialariaren laguntzarekin. Filma Euskadiko Filmategiaren sail teknikoak digitalizatu du, bere artxiboan gordeta dagoen kopia batetik abiatuta.

Abenduaren 10etik aurrera, Kutxa Fundazioaren eta Euskadiko Filmategiaren webguneetan ikusi ahal izango da dokumentala.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X