Sei Max sari jokoan, agertoki ezin hobean
Gaur, astelehenarekin (21:00), Max arte eszenikoen Espainiako sariak banatuko dituzte Gayarre antzokian, Iruñean, eta euskal antzerkiaren ordezkariek sei izendapen irabazteko bidean egongo dira bertan: Marie de Jongh Haur, Gazte edo Familientzako Ikuskizun Onenaren Saria eta Jantzien Diseinu Onenaren Saria, "Mr. Bo" lanagatik; Tanttaka Teatroa Antzerki Ikuskizun Onenaren eta Emakumezko Aktore Onenaren (Aitziber Garmendia) kategorietan lehiatuko da, "Del color de la leche/Esnearen kolorekoa" lanagatik; Kukai Dantzak Kale Ikuskizun Onenaren hautagaitza jaso du "Euskorleans" lanagatik; eta Jose Luis Raymond eszenografoa Espazio Eszeniko Onenaren atalean izendatuta dago, Laura Ordasekin batera "Un monstruo viene a verme" obrarako egin duen lanagatik.
"Afanador" Marcos Morauk Espainiako Ballet Nazionalerako sortu duen dantza ikuskizuna da sari gehien, zortzi, jasotzeko hautagaia. Antzerkiari dagokionez, "Casting Lear" eta "El día del Watusi" lanek jaso dituzte izendapen gehien, launa.
Autore eta Editoreen Espainiako Elkarte Orokorraren Fundazioak antolatzen ditu sariok, eta arte eszenikoen arlo artistiko eta zein teknikoekin lotutako hogei atal saritzen dituzte.
28. edizioa izango den honetako aurkezlea Natalia Huarte nafar aktorea izango da, eta, zeremonian, Juan Margallo zenaren eta Petra Martinez horren alargunaren ibilbide profesionala sarituko dute, ex aequo, Ohorezko Max saria emanda.
'L'alegria que passa' Dagoll Dagom kataluniar konpainiaren ikuskizunak Publikoaren Aplauso saria jasoko du, 50 urteko ibilbidearen ondoren publikoa agurtzeko egindako lanak.
Max sariak emateko gala lehenengoz egingo dute Nafarroan, eta, ohikoa denez, bertako pertsona bat arduratuko da zeremoniaz, Ana Maestrojuán (Iruñea, 1976) kasu honetan, ondoan dituela David Bernunés argiztapen zuzendaria eta Edurne Ibañez figuringilea. Zuzendari musikala Gorka Pastor izango da.
Joan Brossak diseinatu duen sagar formako golardoa emateaz, bestalde, aktore, dantzari eta antzerkigile zein zuzendari hauek arduratuko dira: Elisa Sanz, Olga Pericet, Ángel Durán, Carlos Sobera, José María Asín, Camila Viyuela, Eva Azpilicueta, Jorge Usón, Patxi Freytez, Ane Pikaza, Roberto Álvarez, Alfredo Sanzol eta Marta Pazos.
Galari musika jartzea Gorka Urbizuren, Aurora Beltranen, Raquel Andueza sopranoaren, CastaZabal bikoaren eta Saudade abesbatzaren lana izango da, Juan Gainzak zuzenduta azken hori, eta oholtzara igoko dira La Banda Teatro Circo, La Faktoria Coreographic Center eta Duguna Dantza Taldea.
Zure interesekoa izan daiteke
“Andereño” antzezlana saritu dute Max sarietan
Anita Maravillas euskal konpainiaren txotxongilo ikuskizunak haur, gazte eta familientzako lan onenaren saria jaso du bart, Meridan. Gainera, Jesus Cimarro ermuar ekoizleak Ohorezko Max saria irabazi du, eta Ezezagunok Irungo afizionatuen antzerki elkarteak, gizarte arloko Max saria.
“Laster eroriko da” Metrokoadrokaren “komedia basatiak” irabazi du Korrikaren Sorkuntza Beka
Metrokoadroka kolekitboaren proiektuak 23.000 euroko laguntza jasoko du, eta emaitza 2027ko azarotik 2028ko apirilera bitartean antzeztuko da, Korrika Kulturalaren barruan.
Euskal antzerkia, Meridara begira
Max arte eszenikoen Espainiako sariak ekainaren 1ean banatuko dituzte, Meridako Erromatar Antzokian. "Andereño" da hautagaitza gehien dituen euskal lana, hiru. Ganso & Co konpainiaren "Welcome & Sorry" kaleko ikuskizun onenaren atalean da finalista, Iruñeko Las Nenas Theatrek lan berri onenaren saria lor lezake "Torcidxs" sariari esker, Irungo Ezezagunak taldeak zaleen Max saria jasoko du eta Jesus Cimarro ermuar ekoizleak Ohorezko Maxa.
Euskaldunak zazpi ikuskizun aurkeztuko ditu Aste Nagusiko programazioan
‘Euskalduna Nagusia’ izenburupean, "Cabaret" musikala, "El Caserío" zarzuela, "Menú cerrado", "Operación Maletero - Kastañuela Western" eta "El amor no se reproduce en cautividad" antzezlanak, "Z.U.K.U.A." euskarazko umore ikuskizuna eta "Marika de Gernika" bakarrizketa programatu dituzte abuztuaren 19tik irailaren 26ra arte.
Tilda Swintonek perfomance bat gorpuztuko du Guggenheimen
House of Gestures Olivier Saillard komisario eta performerrak sortutako lana Swintonek haragituko du. Sarrerak, doako 220 txartel, minutu gutxian saldu dira.
Xabier Anduaga, Angel Ruiz eta Ana Garay saritu dituzte Talia sarietan
Arte Eszenikoen Espainiako Akademiak bere sarien laugarren edizioa egin du bart Madrilen.
45 konpainia eta ia 100 emanaldi Leioako Umore Azokan, maiatzaren 14tik 17ra
Kale antzerkiko Leioako azokaren 26. edizioan, hogei bat euskal konpainiak hartuko dute parte. Gainera, topaketa profesionaletan, sektoreko 300 agente inguru bilduko dira.
“La maestra”, “Welcome & Sorry” eta “Torcidxs”, Max sarietarako izendatuta
Arte eszenikoen Espainiako sarietan, gainera, Jesus Cimarro bizkaitar ekoizleak Ohorezko saria jasoko du. SGAE Egile eta Editoreen Espainiako Elkarteak antolatzen duen sariketa ekainaren 1ean egingo dute, Meridan.
Shakespeare Alkizara eraman du Dantzertik
Dantzerti eskolako Arte Dramatikoko graduko 4. mailako ikasleek "Shakespeare ez zen inoiz hemen egon" antzezlana estreinatu dute bart Barakaldon; gaur, Barakaldon izango da ikusgai ostera ere, eta apirilaren 27an Errenterian. 2026an, Gipuzkoako herri txiki batean Shakespeareren lan argitaragabe bat aurkitu zutela zabaldu zen. Kazetari eszeptiko baten etorrerak interes ezkutuak, engainuak eta anbizioak azaleratuko ditu eskuizkribuaren inguruan, benetakotasunari, iruzurrari eta botereari buruzko komedia honetan.
Arriaga Antzokiak La Cubana taldearen "La cuisine de ma cousine" lana eskainiko du udan
Kataluniar konpainiak 29 emanaldi egingo ditu Bilboko antzokian, abuztuaren 13tik irailaren 13ra bitartean.