Museoa berriz irekitzeko
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Chillida-Leku: Negozioei berriz ekiteko eskatu du Eusko Legebiltzarrak

Legebiltzarreko Kultura Batzordeak onartu du eskaera, bertan ordezkaritza duten alderdi guztien baiezkoarekin.
Chillida Leku eitb
Chillida-Lekuren inguruko negozioei berriz ekiteko eskatu du Eusko Legebiltzarrak

egebiltzarrak Chillida-Leku irekitzeko negoziazioei ''ahalik eta arinen'' berriz ekiteko eskatu die Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari. Eduardo Chillida artistaren lana biltzen duen museoaren ''bideragarritasun ekonomikoa eta kudeaketa bermatuko lukeen'' formula erabilita, Chillida-Leku berriz ireki dadin Eduardo Chillida- Pilar Belzunce fundazioarekin negozioak berriz ekiteko eskaera egin dute. 2011ko urtarriletik dago museoa itxita.

Legebiltzarreko Kultura Batzordeak onartu du eskaera, UPyDk egindako proposamena oinarri hartuta. Batzordean ordezkaritza duten alderdi guztien baiezkoarekin onartu da eskaera. Bertan ''museoaren izaera monografikoa'' eta ''egungo lur-eremuan bildumaren batasun iraunkorra'' errespetatu dadin eskatu dute. Era berean, artistaren ondarea familiarekin hitzartu dadin eskatu dute, ondare horrek ''artistak berak sortutako jatorrizko proiektua transmititzen jarrai dezan''.

Hernaniko Chillida-Leku museoak 2010eko abenduaren 31n itxi zituen ateak, eskultorearen familiak museoaren emaitza ekonomikoei eusteko ezintasuna iragarri ondoren, eta egoera aurre egiteko konponbidearen zai.

Familiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko negoziazioak ez zuen emaitzak eman, eta martxoaren 18an behin betiko itxi zituzten museoaren ateak. Ordutik bilduma pribatu gisa egin du proiektuak aurrera, baina publikoa ezin da sartu.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X