Erakusketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Haritza, lizarra, makala eta intxaurrondoa, urez inguratuta

'Ura eta egurra' erakusketa ireki berri du Gotzon Huegun artistak Donostiako Aquariumean. Egurrez egindako zazpi lan zintzilikatu ditu bertan.
Gotzon Huegunen erakusketa, Aquariumen. Argazkia: EITB

"Ura eta egurra" izenak ederki biltzen du erakusketaren mamia. Gotzon Huegun artistak bere zazpi lan ezagutarazteko eta zabaltzeko Aquariumean zintzilikatu ditu bere azken lanak.

Haritza, lizarra, makala eta intxaurrondoa erabili ditu Gotzon Huegunek Aquariumeko arrainen alboko gelan zintzilikatu dituen zazpi tailatan.

Eskultore izendatzen du bere burua, artista bai baina ofizioa aldarrikatzen du. Hernanin du lantokia. Enkarguetako lanetik bizi da baina sorkuntzari uko egin gabe.

Egurrean kolore gutxi sartzen du nortasuna agerian uzteko, eskuz ukitzerakoan laztantzeko, materiala lantzearen garrantzia nabari dadin.

Izenik ez die jarri, gaiak urarekin du lotura baina norberak begiratu dezan nahi du kontenplazioarentzat beta hartuz. Bi hilabetez izango da egurrean egin duena ikusgai Donostian eta jarraian Gotzon Huegun Zurichen erakusketa zabaltzeko ametsa bete nahi du 2013an.

"Ura eta egurra" izenak ederki biltzen du erakusketaren mamia. Gotzon Huegun artistak bere zazpi lan ezagutarazteko eta zabaltzeko Aquariumean zintzilikatu ditu bere azken lanak. Haritza, lizarra, makala eta intxaurrondoa erabili ditu Gotzon Huegunek Aquariumeko arrainen alboko gelan zintzilikatu dituen zazpi tailatan.Eskultore izendatzen du bere burua, artista bai baina ofizioa aldarrikatzen du. Hernanin du lantokia. Enkarguetako lanetik bizi da baina sorkuntzari uko egin gabe.Egurrean kolore gutxi sartzen du nortasuna agerian uzteko, eskuz ukitzerakoan laztantzeko, materiala lantzearen garrantzia nabari dadin.Izenik ez die jarri, gaiak urarekin du lotura baina norberak begiratu dezan nahi du kontenplazioarentzat beta hartuz. Bi hilabetez izango da egurrean egin duena ikusgai Donostian eta jarraian Gotzon Huegun Zurichen erakusketa zabaltzeko ametsa bete nahi du 2013an.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Gorputz geometrikoak” erakusketak Nora Aurrekoetxea eta Larry Bell gonbidatu ditu, Chillida intepreta dezaten

Chillida Lekuko erakusketa berria Estela Solana komisarioak gidatu du, eta ibilbide bat proposatzen du Eduardo Chillidaren obraren aroetan zehar, lehen lan figuratiboetan hasi eta hiru dimentsioko espazioak sortzen dituzten arkitektura kutsuko azken lanetaraino. Chillidaren obrak Nora Aurrekoetxearen eta Larry Bellen pieza banarekin lagunduta ageri dira. Ekainaren 25etik urriaren 26ra egongo da bisitagai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X