Patronatuaren bilkura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Niki de Saint Phalle, Jeff Koons eta Afrikako artea, Guggenheimen

2015erako, erakusketa horiek prestatzen ari dira, goizean Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatuaren bileran aipatu dutenez. 2014ko lehen bost hilabeteetan iaz baino bisitari gehiago.
Jeff Koonsen lanaren erakusketa egongo da 2015ean.
Jeff Koonsen lanaren erakusketa egongo da 2015ean.

Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatua bildu da gaur; presidentea Iñigo Urkullu lehendakaria izan da, eta batzarrean honakoak egon dira: José Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia eta Fundazioaren Batzorde Betearazlearen burua; Ibon Areso Bilboko alkatea; Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua; Josune Ariztondo Kulturako foru diputatua; Richard Armstrong Solomon R. Guggenheim Museumeko zuzendaria jauna; eta Guggenheim Bilbao Museoaren zuzendaria, Juan Ignacio Vidarte.

Bileran, Museoaren 2013ko ekitaldiko kontuak onartu dira eta 2014ko lehen bost hilabeteen Museoaren jarduera aztertu da. Azterketa honetan aipatzekoa, iazko ekitaldiarekin alderatuz, % 11 egin duela gora hilabete hauetako bisitari kopuruak. Bisitarien % 19 Euskal Autonomi Erkidegotik etorri zen, 2013ko maiatzera arte baino % 2 gehiago.

Era berean, Patronatuko kideei Museoak 2015erako taxutzen diharduen arte-proiektuen aurrerapenak jakinarazi zaizkio.

Batetik, Niki de Saint Phalle artistari eskainitako atzera begirakoa bat antolatzen ari da. Nouveaux Réalistes taldeko emakume bakarra izan zen Niki de Saint Phalle eta 1960ko hamarkadan asko nabarmendu zen egiten zituen performance ausartengatik eta haren eskultura-lanen eduki politiko eta feministagatik.

Bestetik, ekainean hasita New Yorkeko Whitney Museum of American Art eta Parisko Centre Georges Pompidourekin batera antolatuko da Jeff Koonsen lana sakonean aztertuko duen erakusketa, Guggenheim Bilbao bildumaren artista ikonoa den aldetik.

Azkenik, udazkena bueltan, taldeko erakusketa bat egitea aurreikusten da Afrikak egun politikan, ekonomian eta teknologian bizi dituen eraldaketak gaitzat hartuko dituena. Erakusketa Vitra Design Museum-ekin batera antolatzen du Museoak Making Africa izenburupean, eta horren protagonista izango dira diseinatzaile, arkitekto eta artista afrikarrek osatzen duten belaunaldi oso bat; diseinuaren, artearen, argazkigintzaren, arkitekturaren eta hirigintzaren arteko mugak apurtzen dihardutenak.

Erakusketa horiekin batera, eta aurrekoetan ohi bezala, Museoak Bilduma Iraunkorraren hainbat aurkezpen programatuko ditu. Horiek osatzeko aurten irekitako Film & Video aretoko piezak izango dira ikusgai. Areto horretan gaur egungo bideoartearen adibide bikainak erakusten dira.

Guggenheim Foundationekiko harremana

Bestetik Euskal Erakundeek eta Solomon R. Guggenheim Foundation-eko ordezkariek azken hilabete hauetan Kudeaketa Akordioa berritzeko helburuarekin izan dituzten elkarrizketen berri eman zaie Patronatuko kideei.

Hartu-eman hauek aurrera egingo dute aurten orain arteko lankidetza beste aldi baterako luzatzea gauzatu ahal izateko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Gaizkia. Auschwitz 1945 - Gaza 2025" erakusketa, EHUren Arabako campusean

Gaizkia. Auschwitz 1945 - Gaza 2025 Artur Heras artista valentziarraren erakusketa inauguratu dute Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Arabako campuseko Unibertsitate Pabiloian asteazken honetan. Anacleto Ferrer komisario duen erakusketak genozidioak salatzen ditu, "begirada artistiko konprometitu eta ausart batetik". Gasteizen apirilaren 30era arte egon ondoren, erakusketa Bilboko Esperientziako Geletan izango da ikusgai, maiatzaren 6tik 22ra, eta Donostiako Karlos Santamaria liburutegiko Txillardegi aretoan, maiatzaren 27tik ekainaren 30era.

"Erresonantziak" sailak dokumental bat eskaini dio Esther Ferrerri eta beste bat Mari Puri Herrerori.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Erresonantziak" dokumental saila, Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero artistei begira

EITBk eta Artiumek Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) eta Esther Ferrer (Donostia, 1937) protagonista dituzten bi lan dokumental aurkeztu dituzte. Publiko berrien artean kultura garaikidearen dibulgazioan sakondu nahi du dokumental sortak, eta ETB On atarian daude ikusgai. Herreroren atalari Uxue Alberdik jarri dio ahotsa, eta Ferrerenari Marina Suarezek. Hurrengo atalak Gema Intxaustiri eta Itziar Okarizi eskainiko dizkiete.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X