Arkeologia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko Santa Maria katedrala zaharberritzeko proiektua, Europan saritua

Arkeologoen Europako Elkarteak ematen duen aintzatespen nagusia merezi izan dute Gasteizko tenplua berritzeko lanek, “ondarea lantzeko modu berria eta hunkigarria gizartearen esku jartzeagatik”.
Arkeologoen Europako Elkarteak saritu du Gasteizko tenpluaren kudeaketa

Santa Maria Katedrala Fundazioak 2019ko Europako Arkeologia Ondarearen saria jaso du gaur Arkeologoen Europako Elkartearen (EAA) eskutik. Arratsaldean izan da ekitaldia, Bernan (Suitza), EAAren urteroko 25. bileraren irekiera ekitaldian.

Saria Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusi eta Fundazioaren presidenteak eta Agustin Azkarate EHUko Ondare arloko Ikerketa Taldeko eta Kultur Paisaiaren eta Ondarearen UNESCO Katedrako zuzendariak jaso dute.

Sarien batzordeak “bikaintasun zientifikoa eta proiektuak epe luzera dituen emaitzak” azpimarratu ditu, baita “hiri kudeaketa, turismo eta lurralde berriztatze politika arloetan izan duen eragina ere”.

Fundazioaren proiektuaren bost puntu azpimarratu dituzte sariduna hautatzeko arduradunek: ondarearen babesa eta kontserbazioa; Zaharberritze Plan Zuzendariaren lehentasunezko izaera; inguruko hiri eta gizarte ingurunea berreskuratu izana; Gasteizen inguruko ezagutza historikoa iraultzeko balio izana; eta "Obretan eta irekita" ekimenaren ikuspegia, bisitariei zaharberritze lanak eta denboran zehar izan duten bilakaera zuzenean ikusteko aukera eman diena.

Arkeologoen Europako Elkartea erreferentziako erakundea da Europan arkeologia arloan, eta 70 herrialdetako 2.500 kidek baino gehiagok osatzen dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertibil erakusketaren 44. edizioak 18 artista berriren lanak bildu ditu

Rekalde aretoan zabaldu dute Bizkaiko artista berriei laguntzeko erakusketa ibiltaria. Urriaren 18ra arte egongo da Bilbon, eta handik Barakaldora (urriak 21-azaroak 5), Basaurira (azaroak 6-29) eta Igorrera (azaroak 30-abenduak 30) egingo du. Lehen, bigarren eta hirugarren sariak Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok, Natalia Suarez Ortiz de Zaratek eta Jone Elorriaga Sotok irabazi dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X