Arte Ederren Museoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Arte Ederren Museoko 'Alfabetoa' erakusketa amaitzear da

18:00 - 20:00
Bilboko Arte Ederren Museoko 'Alfabetoa' erakusketa amaitzear da
Bilboko Arte Ederren Museoko 'Alfabetoa' erakusketaren azken astea da hau, urriaren 17an amaituko da. Kirmen Uribe idazleak eta Museoak elkarlanean antolatu zuten erakusketa duela hiru urte; museoko lanak alfabeto baten arabera ordenatu zituzten, jolas literario-artistikoa proposatuz ikusleari.

Zure interesekoa izan daiteke

"Erresonantziak" sailak dokumental bat eskaini dio Esther Ferrerri eta beste bat Mari Puri Herrerori.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Erresonantziak" dokumental saila, Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero artistei begira

EITBk eta Artiumek Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) eta Esther Ferrer (Donostia, 1937) protagonista dituzten bi lan dokumental aurkeztu dituzte. Publiko berrien artean kultura garaikidearen dibulgazioan sakondu nahi du dokumental sortak, eta ETB On atarian daude ikusgai. Herreroren atalari Uxue Alberdik jarri dio ahotsa, eta Ferrerenari Marina Suarezek. Hurrengo atalak Gema Intxaustiri eta Itziar Okarizi eskainiko dizkiete.  

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X