Guggenheimen 25.urteurrena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Guggenheim Museoak eta BOSek kontzertu berezi bat eskainiko dute beren urteurrenetarako

Kontzertua ekainaren 18an izango da museoaren atrioan, eta sarrera doakoa izango da.
Museoak bere 25. urteurrena, eta BOSek bere mendeurrena ospatuko dute. Argazkia: Guggenheim Museoa.
Museoak bere 25. urteurrena, eta BOSek bere mendeurrena ospatuko dute. Argazkia: Guggenheim Museoa.

Guggenheim Bilbao Museoak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) elkarrekin doako kontzertu bat eskainiko dute ekainaren 18an, museoaren atrioan. Guggenheimek bere 25. urteurrena, eta BOSek bere mendeurrena ospatuko dute.

Kontzertuan Modest Mussorgskyren "Erakusketa bateko margolanak" suitea joko dute. Mussorgsky konpositore errusiarrak Viktor Hartmann lagunaren omenez idatzi zuen obra hori, eta jatorrian pianorako konposatu bazen ere, Maurice Ravelek orkestrazio batez "koloreztatu" zuen.

Klasiko handi horrekin batera, Augusta Holmès frantziarraren Andromeda obra eskainiko dute kontzertuan.

Sarrerak eskuragarri egongo dira museoko txarteldegian edo bere webgunean maiatzaren 26ko 11:00etatik aurrera. Toki kopuru mugatua izango da.

Kontzertu berezia Guggenheim Museoaren 25. urteurreneko ekitaldien barruan sartzen da. Museoak 2022 zehar jarduera artistikoak eta kulturalak eskainiko ditu, "Artea etorkizunerako inspirazio" lelopean.

Zure interesekoa izan daiteke

"Erresonantziak" sailak dokumental bat eskaini dio Esther Ferrerri eta beste bat Mari Puri Herrerori.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Erresonantziak" dokumental saila, Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero artistei begira

EITBk eta Artiumek Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) eta Esther Ferrer (Donostia, 1937) protagonista dituzten bi lan dokumental aurkeztu dituzte. Publiko berrien artean kultura garaikidearen dibulgazioan sakondu nahi du dokumental sortak, eta ETB On atarian daude ikusgai. Herreroren atalari Uxue Alberdik jarri dio ahotsa, eta Ferrerenari Marina Suarezek. Hurrengo atalak Gema Intxaustiri eta Itziar Okarizi eskainiko dizkiete.  

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X