Bertsolaritza Txapelketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igor Elortza izan da nagusi Donibane Lohizuneko saioan

710 puntu eskuratu ditu Durangokoak gaur jokatu den finalaurrekoan. Iruñeko saioa baino ez da geratzen Barakaldon izango diren finalistak ezagutzeko.
18:00 - 20:00
Igor Elortzak Donibane Lohizuneko saioa irabazi du

Igor Elortza durangarrak irabazi du igande honetan Donibane Lohizunen jokatu den Euskal Herriko Bertsolaritxa Txapelketako azken aurreko finalaurrekoan. Guztira, 2.280 bertsozale elkartu dira pilotalekuan.

Elortzak eskuratu ditu puntu gehien: 710. Jarraian honela sailkatu dira gainerako bertsolariak: Maialen Lujanbio (707,5 puntu), Julio Soto (671), Jone Uria (668,5 puntu), Agin Laburu (634,5) eta Iñaki Apalategi (633,5 puntu).

Gaur eskuratutako puntuak aurreko itzulian lortutakoei batzen zaizkie eta batura hori izango da Barakaldoko finalerako giltza zazpi bertsolarirentzat. Txapelketako azken finalaurrekoa datorren larunbatean jokatu dute, Iruñean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X