Albiste da
GBT24
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argitu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finaleko zortzikotea

Oihana Iguaranek irabazi du Arrasateko finalaurrekoa eta zuzenean sartu da finalean. Aurrez, Beñat Gaztelumendik eta Alaia Martinek ere bazuten lortuta txartela. Puntuazioz, Ane Labaka, Nerea Elustondo, Eneritz Artetxe, Andoni Rekondo eta Aner Peritz 'Euzkitze'ere igaro dira finalera.
Oihana Iguaran Arrasaten. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia
Oihana Iguaran Arrasaten. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia

Oihana Iguaran Barandiaran villabonarrak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako pase zuzena eskuratu du abenduaren 1ean, Arrasateko azken finalaurrekoa irabazita.

17:00etan hasi da lehia, 1.400 bertsozaleren aurrean.

Lan puntuagarriak amaituta, Iguaranek bildu ditu puntu gehien (519), eta zuzenean sailkatu da finalera. Honela geratu da sailkapena: 

Oihana Iguaran Barandiaran -------------------- 519

Andoni Rekondo Izagirre  ----------------------- 513,5

Maider Arregi Markuleta ------------------------ 511

Agin Laburu Rezola  ----------------------------- 499

Eñaut Martikorena Lizaso------------------------ 482

Iñigo Mantzisidor Larrañaga 'Mantxi'------------ 478

Imanol Artola Arretxe izan da gai-jartzailea, eta epaile, berriz, hauek aritu dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde eta Mikel Lersundi Ayestaran. Idazkari lanetan, Aratz Irazustabarrena Garmendia ibili da.

Gauzak horrela eta finalaurreko guztiak jokatuta, argitu da zein zortzi bertsolari arituko diren abenduaren 14an Donostian jokatuko den finalean, Illunben, 17:00etatik aurrera.

Beñat Gaztelumendik eta Alaia Martinek bazuten lortuta finalerako txartela, lehen bi finalaurrekoak irabazi zituzten eta. Hiru saioak kontuan izanda, puntuazio altuenak izan dituzten hurrengo bostek ere lortu dute finalera igarotzea: Ane Labakak, Nerea Elustondok, Eneritz Artetxek, Andoni Rekondok eta Aner Peritzek.

Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragarri.

Finala ETB1en ere emitituko dugu, zuzenean.

Zure interesekoa izan daiteke

Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest

Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X