Xabat Illarregik jantzi du Nafarroako txapela eta Joanes anaia izan da bigarrena
Illarregitar gazteenak 1.205 puntu eskuratu ditu, eta zaharrenak, berriz, 1.198,5. Bi anaiak buruz burukora iritsita, garbi zegoen leitzar bat izango zela 2025eko irabazlea. Txalo-zaparrada jaso dute biek ala biek Iruñeko Nafarroa Arenan.
Historia eginez, bi anaiak jokatu dute aurten Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken buruz burukoa Iruñeko Nafarroa Arenako oholtzan. Xabat Illarregi Marzol eta Joanes Illarregi Marzol leitzarrak iritsi dira azken ariketara, eta lanak amaitutakoan, anaia gaztea izan da irabazlea, gutxigatik.
17:00etan hasi da Nafarroa Arenan finala, eta 20:30 aldera jakin da zein bi bertsolari igaro diren azken buruz burukora. Txalo-zaparrada jaso dute bi leitzarrek, ikusle-entzuleek horien izenak entzun dituztenean.
Lan guztiak amaituta, hauek izan dira finaleko bertsolari guztien puntuazioak:
Xabat Illarregi Marzol: 1.205 puntu
Joanes Illarregi Marzol: 1.198,5 puntu
Saioa Alkaiza Guallar: 732 puntu
Julio Soto Ezkurdia: 724,5 puntu
Eneko Lazkoz Martinez: 705 puntu
Sarai Robles Vitas: 695,5 puntu
Ekhiñe Zapiain Arlegi: 666 puntu
Eki Mateorena Zozaia: 637 puntu
Txapela jarri ondoren kantatutako azken agurrean, euskarari eta anaitasunari eskaini die Xabat Illarregik garaipena.
Finalean parte hartu duten zortzi bertsolariak zuzenean igaro dira Euskal Herriko Bertsolari Txapelketara.
Biografia
Xabat Illarregi Marzol Leitzan jaio zen, 2001ean; 24 urte ditu, beraz.
Magisteritza ikasketak egin zituen EHUn, eta bertso-irakaslea da gaur egun. 8 urte zituela hasi zen Leitzako bertso-eskolan, eta bertako kide da oraindik.
Nafarroako Eskolarteko Txapelketa bitan irabazi zuen, eta Euskal Herriko eskolartekoetan hainbat aldiz aritu zen. Hainbat gazte sariketatan parte hartu du, eta baita irabazi ere horietako batzuk.
2019, 2021, 2023 eta 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketetan parte hartu du, eta 2025ekoa irabazi du.
Finala amaituta, ETBn egin dioten elkarrizketan, pozik agertu da eta zoriontsu anaiarekin jokatu duelako buruz burukoa. Azken agurrean euskararen aldeko mezua zergatik eman nahi izan duen azaldu du, eta orain lagunekin eta familiarekin ospatu behar zuela kontatu du. Hiru Leitzar iritsi dira, izan ere, finalera eta jai handia izango da gaur gauean herrian.
Zure interesekoa izan daiteke
Aroa Arrizubietak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako Oiongo saioa
Txapelketako lehen saioa irabazita, finalaurrekoetarako pase zuzena eskuratu du gasteizko bertsolariak. Hurrengo saioa otsailaren 15ean izango da Laudioko Kasinoan, 17:30ean.
Arabako Bertsolari Txapelketa, abiatzear
Arabako txapelketaren XVII. edizioko lehen saioa Oionen egingo dute, larunbatean. Aroa Arrizubietak, Felipe Zelaietak, Iñaki Viñasprek, Martin Abarrategik, Sabin Abarrategik eta Unai Andak kantatuko dute.
Euskarak biziraun dezan lan egin duten guztiei eskaini die azken agurra Maddi Ane Txoperenak
Bizkarsoro filmari erreferentzia egin, eta euskararen kontra aritu direnen aurrean altxatu direnak izan ditu gogoan Maddi Ane Txoperenak, Donibane Lohizuneko Jai Alain.
Maddi Ane Txoperenak irabazi du Xilaba Ipar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa
Maddalen Arzallusekin jokatu du azken buruz burukoa, eta, azkenean, Txoperena gailendu da finalean. 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan bost finalistek hartuko dute parte.
Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest
Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.
Otsailaren 7an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, 18 bertsolarirekin
Martxoaren 28an jokatuko den finalerako sei txartelak eskuratzeko, bi fasetan lehiatuko dira bertsolari arabarrak, eta guztira bost saio eta finala izango dira.
Osatu da Xilaba bertsolari txapelketaren finala jokatuko duen seikotea
Larunbateko saioa irabazita, Maddi Ane Txoperenak eskuratu du finalerako txartela, Aitor Servier eta Irantzu Idoaterekin batera. Finala hilaren 31n jokatuko dute, Donibane Lohizunen.
Miren Artetxe gailendu da Xilaba Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoan eta zuzenean sailkatu da finalerako
Baigorrin jokatu den final aitzinetakoan Maddalen Arzallus izan da bigarrena. Datorren larunbatean Bardozen jokatuko da Ipar Euskal Herriko Bertsolari txapelketaren bigarren final aitzinekoa.
Patxi Etxeberria bertsolaria zendu da, 95 urte zituela
Bertsolari oriotarra ia 60 urtez aritu izan da oholtzaz oholtza eta plazaz plaza bertsotan.
Aitor Etxebarriazarragak jantzi du txapela
Onintza Enbeita izan du lehiakide buruz burukoan, eta puntu erdiko aldea izan da bien artean: 1.163 puntu jaso ditu lehen sailkatuak eta 1.162,5 bigarrenak. Bizkaiko laugarren finala zuen gaurkoa bertsolari gernikarrak.