Maddi Ane Txoperenak irabazi du Xilaba Ipar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa
Maddalen Arzallusekin jokatu du azken buruz burukoa, eta, azkenean, Txoperena gailendu da finalean. 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan bost finalistek hartuko dute parte.
Maddi Ane Txoperena Iribarrenek irabazi du larunbat honetan, urtarrilak 31, jokatu den Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala.
Donibane Lohizuneko Jai Alain ospatu da Xilaba txapelketaren finala, ia 2.000 lagunen aurrean.
Maddalen Arzallus Antiarekin iritsi da azken buruz burukora, eta, horren ostean, Txoperenak lortu du txapela. 1.132 puntu eskuratu ditu Txoperenak eta 1.106 Arzalluzek. Hendaiarrak dira biak.
Zehazki, horrela gelditu da finaleko sailkapena:
1. Maddi Ane Txoperena_____________1.132
2. Maddalen Arzallus________________1.106,5
3. Miren Artetxe_____________________684,5
4. Aitor Servier______________________682
5. Irantzu Idoate_____________________664
6. Elixabet Etxandi___________________606,5
Maddi Ane Txoparena eta Miren Artetxe faborito ziren finalerako, Xilabako finalerdiak irabazi baitzituzten, eta, pronostikoak bete ditu, beraz, Txoperenak.
Xilaba bertsolari txapelketa amaitu bada ere, 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan bost finalistek hartuko dute parte.
Maialen Hiribarrenek jantzi dio txapela Maddi Ane Txoperenari, baita makila eman ere. Elkartea bera osatzen eta indartzen eginiko xinaurri lana eskertu nahi izan dio Xilaba Txapelketaren antolatzaile den Bertsularien Lagunak elkarteak.
Amonei, eta euskarak biziraun dezan lan egin duten guztie eskaini die azken agurra irabazleak. Bizkarsoro filmari erreferentzia egin, eta euskararen kontra aritu direnen aurrean altxatu direnak izan ditu gogoan.
Hitzetik Hortzera berezia, bihar
Xilaba Bertsolari Txapelketako finalak emandako bertsoaldi onenak eta txapeldunaren hitzak bilduko ditu bihar Hitzetik Hortzera saioak iganden honetan, 15:00etan, ETB1n.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskarak biziraun dezan lan egin duten guztiei eskaini die azken agurra Maddi Ane Txoperenak
Bizkarsoro filmari erreferentzia egin, eta euskararen kontra aritu direnen aurrean altxatu direnak izan ditu gogoan Maddi Ane Txoperenak, Donibane Lohizuneko Jai Alain.
Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest
Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.
Otsailaren 7an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, 18 bertsolarirekin
Martxoaren 28an jokatuko den finalerako sei txartelak eskuratzeko, bi fasetan lehiatuko dira bertsolari arabarrak, eta guztira bost saio eta finala izango dira.
Osatu da Xilaba bertsolari txapelketaren finala jokatuko duen seikotea
Larunbateko saioa irabazita, Maddi Ane Txoperenak eskuratu du finalerako txartela, Aitor Servier eta Irantzu Idoaterekin batera. Finala hilaren 31n jokatuko dute, Donibane Lohizunen.
Miren Artetxe gailendu da Xilaba Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoan eta zuzenean sailkatu da finalerako
Baigorrin jokatu den final aitzinetakoan Maddalen Arzallus izan da bigarrena. Datorren larunbatean Bardozen jokatuko da Ipar Euskal Herriko Bertsolari txapelketaren bigarren final aitzinekoa.
Patxi Etxeberria bertsolaria zendu da, 95 urte zituela
Bertsolari oriotarra ia 60 urtez aritu izan da oholtzaz oholtza eta plazaz plaza bertsotan.
Aitor Etxebarriazarragak jantzi du txapela
Onintza Enbeita izan du lehiakide buruz burukoan, eta puntu erdiko aldea izan da bien artean: 1.163 puntu jaso ditu lehen sailkatuak eta 1.162,5 bigarrenak. Bizkaiko laugarren finala zuen gaurkoa bertsolari gernikarrak.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, zuzenean
Zortzi bertsolari ariko dira finalean txapelaren bila.
Zortzi bertsolariak, Bizkaiko finalerako prest
Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga, Jone Uria, Oihana Bartra, Onintza Enbeita, Txaber Altube eta Xabat Galletebeitia nor baino nor gehiago arituko dira larunbatean, abenduak 20, Casilla kiroldegian, Bilbon. Arantza Plaza bertso irakasleak jarriko dio txapela eguneko bertsolaririk onenari.