Itzulpenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Nevadako egunak' eta 'Twist', ingelesez

Etxepare Institutuak lagundutako itzulpenari esker, ingelesez irakur daitezke dagoeneko Bernardo Atxagaren eta Harkaitz Canoren eleberriak.
nevadako egunak twist ingelesez
nevadako egunak twist ingelesez

Azken asteotan, “Nevadako egunak” Bernardo Atxagaren eta “Twist” Harkaitz Canoren eleberrien ingelesezko itzulpenak kaleratu dituzte, euskal literaturgintza nazioartean zabaltzeko asmoz Etxepare Institutuak itzulpenerako ematen dituen laguntzei esker.

Amaia Gabantxok itzuli du "Twist" ingelesera, eta Archipielago Books etxeak argitaratu du.  2011 urtean argitaratu zuen Harkaitz Canok "Twist", eta 2012an Euskadi Literatura Saria eskuratu zuen.

"Nevada Days" Atxagaren lana, berriz, Margaret Jull Costak itzuli du, eta Maclehose Press Editions argitaletxearen eskutik kaleratu da, euskal idazlearen beste zazpi lan bezala. 2014an, Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Atxagak hari esker.

Zure interesekoa izan daiteke

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X