Justin Bieber Bilbon ikusteko sarrerak, larunbatean salgai
Justin Bieber abeslariak BECen eskainiko du kontzertua 2013ko martxoaren 14an, Barakaldon, eta sarrerak uztailaren 7an jarriko dituzte salgai. Doctormusic.com eta ticketmaster.es web guneetan, FNACen, Carrefourren eta Ticketmaster sareko saltokietan izango dira eskuragarri 10:00etatik aurrera. Prezioari dagokionez, 60 eta 75 euro artean balioko dute.
Espainian egingo duen biraren bi kontzertuak iragarri ditu Justin Bieber artista gazteak. Lehena Bilbon izango da, martxoaren 14an eta, bestea, martxoaren 16an Bartzelonan. Ateak 17:30ean irekiko dituzte eta emanaldiak 19:30ean hasiko dira.
18 urte baino ez dituen arren, izugarrizko arrakasta lortu du. American Music Awards Sarietan Urteko Artista Onena hautatu zuten 2010ean. Horrez gain, bi izendapen lortu zituen Grammy Sarietan.
Zure interesekoa izan daiteke
Arde Bogota taldeak San Mamesen joko du ekainaren 12an
BIMEk 70 kontzertu eta Alaska, Luz Casal, Rafa Sardina eta beste profesional batzuekiko topaketak eskainiko ditu
Delinqüentes, Cervatana eta Tremenda Jauria En Vivo jaialdian arituko dira, Iruñean
ABAO Bilbao Operak "La traviata" lanarekin abiatuko du 75. denboraldia
“Arriagaren aterkia” lanak bidaia bat eskainiko du, ehun ahotsek gidatuta
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko