Musika Hamabostaldia, ate joka
Abuztuaren 3an hasiko da Donostiako Musika Hamabostaldiaren 73. edizioa eta irailaren 2ra bitartean, era askotako kontzertu handi eta txikiak eskainiko ditu. Debussy eta mende arteko Paris izango direlarik, edizio honetako erreferente nagusiak. Debussyren jaiotzaren 150.urteurrena gogoratuko du aurten hamabostaldiak, eta Francisco Escudero maisuaren jaiotzaren mendeurrena ere bai.
21 egun besterik ez dira falta Donostiako Musika Hamabostaldiari hasiera emateko. 73 urte beteko dituen jaialdiak, Kursaal eta Viktoria Eugenia Antzeztokietan entzun ahal izango diren 70 kontzertu proposatzen ditu. Aurten, egitarauko ardatz nagusiak, Debussy eta mende artean Parisen bizi izan zen eragin kulturala, izango dira. Baina bertako musikariek eta orkestrak ere, eginkizun garrantzitsua izango dute, Ikerne Badiolak, Foru Aldundiko Gazteria, Kultura eta Kirol diputatuak esan duenez.
Organo zikloari esker, Errusia, Frantzia, Danimarka edota Euskal herriko organo joleak ekarriko ditu gipuzkoara, ataun, azkoitian edo debakoekin aritzeko. Hau, Musika Aitzakia Zikloarekin bat egiten du, Donostian eta Gipuzkoan ez ezik, Araban eta Iparraldean barrena ere zabalduko dira Hamabostaldiaren doinuak, oso musikari bereziekin.
Murrizketa garaia izan arren, sarreren salmenta ondo doa eta aurtengo Hamabostaldiaren edizioak, jada sarreren %80 saldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da